Emakumeek sare sozialak erabilteko ekimena abiatu dabe Getxon

Bizkaie! 2011-11-03 11:12

Getxoblog alkarteak Sarean sartu ekimena martxan ipiniko dau zemendiaren 4tik aurrera, Getxoko Udalaren laguntzinoari esker. Udalerriko emakumeen artean sare sozialen erabilerea bultzatzea da kanpainearen helburua. Berbaldi bat, tailer bi eta amaierako saio praktikoa eskainiko ditue.

Getxoblog alkarteak Sarean sartu ekimena martxan ipiniko dau zemendiaren 4tik aurrera, Getxoko Udalaren laguntzinoari esker. Udalerriko emakumeen artean sare sozialen erabilerea bultzatzea da kanpainearen helburua.

Berbaldi bat, tailer bi eta amaierako saio praktikoa eskainiko ditue Sarean sartu programan. Twitter Coffee Fusion dauka izenburu saio praktikoak. Berbaldia zemendiaren 4an egingo dabe, Fadurako kiroldegian; bertan, sare sozialak erabilteko zergaitiak azalduko ditue eta publikoak zenbateko ezagutzea daukan balorauko dabe. Tailerrak zemendiaren 18an eta abenduaren 2an izango dira, biak Aiboako antxinako institutuan. Amaierako saio be leku berean egingo da, abenduaren 16an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu