Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren atzera begirakoa antolatu dau Euskadiko Filmategiak
2011-11-02 14:52 BarriakZemendiaren 2an hasi eta zezeilera arte, zuzendari ezagunaren pelikulak emongo ditue Gasteiz, Baiona, Bilbo eta Donostian. Ganera, Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesiaren ibilbideari buruzko argitalpen monografikoa argitaratuko dau. Atzera begirakoan, bilbotarraren jardun osoa batu dabe, abiatu zanetik gaur egunera arte, pantaila handirako ez eze, telebisinorako egindako lanak be aintzat hartuta.
Zemendiaren 2an hasi eta zezeilera arte, zuzendari ezagunaren pelikulak emongo ditue Gasteiz, Baiona, Bilbo eta Donostian. Ganera, Euskadiko Filmategiak Alex de la Iglesiaren ibilbideari buruzko argitalpen monografikoa argitaratuko dau. Atzera begirakoan, bilbotarraren jardun osoa batu dabe, abiatu zanetik gaur egunera arte, pantaila handirako ez eze, telebisinorako egindako lanak be aintzat hartuta.
Hunkigarria da gaztetan bizi izan nintzan etxetik 50 metrora neure lanari buruzko atzera begirakoa egitea, azaldu dau Alex de la Iglesiak. Izan be, Alondigeak txikitako oroitzapen asko ekarten deutsaz zinemagileari eta bertan izango dira proiekzinoetako batzuk. Donostiako Principal aretoan eta Antzoki Zaharrean, Gasteizeko Dendaraban eta Baionako l´Atalante zineman izango dira ganerako proiekzinoak. Alondigan herritarrentzat berreskurau izana albiste ona da, eta aurrerantzean kultur ekoizpenari lagunduko deutsalakoan nago, adierazo dau de la Iglesiak.
Zinemagilearen filmategia ia osorik ikusteko aukerea emongo dau atzera begirakoak, 80ko hamarkadako film apal baina originaletatik hasi eta gaur eguneko produkzino handiagoetara. Atzera begirakoagaz gogoeta egin dot, begitantzen jat ibilbidearen erdira heldu nazala, eta orain arte egindakoari begituteko ordua dala, aurrerantzean neure ibilbidea nora zuzendu jakiteko, azaldu dau sortzaileak. 'Mirindas asesinas' moduko film laburrekaz hasi nintzanean, ez neban pentsetan honaino ailegauko nintzanik, non eta neure herrian atzera begirakoa izatera, ganeratu dau. Orain arte, pare bat atzera begirako baino ez deutsiez egin Alex de la Iglesiaren filmografiari, biak be kanpoan, lehenengoa Philadelphian izan zan, Ameriketan, gogoratu dau zuzendariak.
Telebisinorako egindako lanak ez ditue ahaztu eta holan, La habitacion del niño eta Pluton BRBnero telesailak ikusgai izango dira. Baita Alex de la Iglesiak produzidurako filmak be. Dana dala, bilbotarraren pieza ezagunenak azkenengo urteotako luzemetraiak dira, horreek be ez dira faltako; Accion mutante, El dia de la bestia, Perdita Durango, 800 balas, La comunidad, Crimen ferpecto, Balada triste de trompeta, danak egongo dira. Pelikula guztiak batuta, desorden, kaos itxurea dauka, baina akaso ezaugarri hori da nire ibilbideari zentzua emoten deutsana, ibilbide koherentea egin dodalakoan nago, azpimarratu dau zinegileak.
Ganera, laster estreinauko dauan La chispa de la vida pelikulea be ikusi ahal izango dogu, Alex de la Iglesiaren lan barria. Pelikula tragikoa da, gogorra, duintasuna galtzearen ganekoa, aurreratu dau. Horregaitik, proiektu barrietan pentsetan dabil eta umorezko zinta bat egin nahiko leuke.
Hilaren 2an, Gasteizen hasi dabe atzera begirakoa, eta Bilbon, Baionan eta Donostian be emonaldi ugari izango da zezeilera arte. Nafarroako Filmategiagaz lortutako akordioari esker, Iruñean emonaldi bat egingo dabe eta Zaragozara be helduko da zikloa. Urrunago eroateko ahaleginetan be bagabilz, beste uri batzuetan Alex de la Iglesiaren atzera begirakoa aurkezteko, azaldu dau Joxean Fernandezek, Euskadiko Filmategiko zuzendariak. Alex de la Iglesiak Fernandezen lana eskertu dau: Zer da filmategi bat proiekzino barik? Orain arte, 30 urte luzeko ibilbidean, Euskaldiko filmategia erakunde zarratua izan da, eta Joxean Fernandezen ahaleginari esker, orain proiekzinoak hasiko dira; filmategia jenteari zabaldu behar jako.
Atzera begirakoaren osagarri, Alex de la Iglesiaren filmografia osoaren ganeko argitalpena be preparetan dabil Euskadiko Filmategia. Liburua abenduan argitaratzea aurrikusi dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!