BLV-ART programako 'Arty Walks Arte Zirkuitua' bisita gidatuen barruan egindako argazki lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2011-11-02 17:14   jardunaldiak

Sophie Jackeren, Elena Mansoren, Juan Luis Arriagaren eta Enrique Moreno Esquibelen argazkiak izan dira Arty Walks – Arte Zirkuitoa bisita gidatuen barruan deitutako argazki lehiaketako irabazleak.

Sophie Jackeren, Elena Mansoren, Juan Luis Arriagaren eta Enrique Moreno Esquibelen argazkiak izan dira Arty Walks — Arte Zirkuitoa bisita gidatuen barruan deitutako argazki lehiaketako irabazleak. Bisita gidatu horreek urrian egin dira, Kultura eta Hezkuntza Sailaren BLV-ART Kultur programearen barruan, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako auzoetan.

Arty Walks — Arte Zirkuituaren helburua auzo horreen aldeko apustua egin daben sortzaileen ekimenez eratutako galeria barriak eta uriko artetik hur dagozan guneak ezagutarazotea da.

Bisita bakotxean auzoa biziten dagoan eraldaketea eta eraldaketa horrek, inguru horretan kokatzen dagoan artista talde barriaren garapenean eragin dauen modua azaldu dira. Beste alde batetik, galerietako kideek euren espazioen ezaugarriak konpartidu ditue parte-hartzaileakaz.

Aurreko edizinoetan lez, euren bisitan argazki-kamerea edo kameradun eskuko telefonoak ekarri deiezan animau ditue partaideak. Aurkeztu diran argazki guztien artean, BLV-ART-en espiritua hobeto irudikatzen dituen lauak aukeratu izan dira. Irabazleentzako saria bi personentzako afaria da auzoko Belmondo eta La Viña jatetxeetan.


Argazki sarituak

- Sophie Jacke: Streetart
- Elena Manso Uriarte: Training as an art dance
- Juan Luis Arriaga
- Enrique Moreno Esquibel


Arty Walks 2011: argazki bildumea

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu