Euskal diasporea aztergai egunotan, Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarrean

Bizkaie! 2011-11-02 17:56   Euskaldunak munduan

Euskal Gizataldeen 5. Mundu-Batzarra egiten dabilz egunotan Donostian euskal etxe eta alkarteen ehun bat ordezkarik. Hain zuzen be, munduko 24 herrialdetako eta 178 euskal etxetako ordezkariak batuko dira. Hiru egunez, hainbat berbaldi, dokumental eta liburu-aurkezpen izango dira Kursaalen. Batzarra lau urterik behin egiten da; aurtengo edizinoak euskal diasporearen inguruko hainbat alde aztertuko ditu.

Bederatzi liburu aurkezrtuko dira egunotan Donostian: Mr. Basque (una biografía de William Douglass), Miel Anjel Elustondo; Vasco- navarros en Antioquia (1890-1970). Una aproximación a la historia de migrantes, religiosos y exiliados, John Alejandro Ricaurte; Eusebio Zamacola Abrisketa: un Basauritarra en el Chaco argentino, Fabio Javier Echarri; El ámbito historiográfico y metodológico de la emigración vasca y Navarra hacia América, José Manuel Azcona; ¿Hacia una ciudad vasca?, Igor Calzada; The 'Niños Vascos': Memory and memorialisation of the Basque refugee children of the Spanish Civil War in the UK, Susana Sabin Fernandez; Simón Bolívar y Bilbao. El hombre antes del héroe, Alejandro Cardozo; Vivir y morir en México, Jesús Ruiz de Gordejuela; eta, Domingo de Irala y su entorno en la villa de Bergara, Miguel Ángel Elkoroberezibar.

Berbaldi eta dokumentalen atalean, zemendiaren 3an, Koldo San Sebastianek Los Bengoechea de Mountain Home hitzaldia emongo dau; ostean, Patty Miller-ek Boiseko Basque Museum-a aurkeztuko dau. Basques in the West eta Artzainak dokumentalak eskainiko ditue, ondoren. Amaitzeko, Zuretzako dokumentala proiektauko dabe eta Argitxu Camusek Euskera Diasporan berbaldia eskainiko dau.

Barikuan, zemendiaren 4an, berbaldi bigaz hasiko da eguna: Basque emigration to the United States, John Bieterren eskutik, eta, John Ysursaren Basque Culture in the United States. Horren ostean, Zuretzako, Basques in the West eta Artzainak dokumentalak emongo ditue. Saioen amaieran, Oscar Alvarez historialariak Oleadas migratorias y sus causas gaia azalduko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu