Existiduten ez diran miloeka lagun (I)

Zigor Aldama 2011-10-28 15:03   Bidaide

Nortasun agiria erabilten dauen bakotxean Zhang Shufang tristeziak jota ikusten dogu. Izan be, ez da hori bere izena, guzurretako nortasuna da, familian pasetako ezbehar baten ondorioa. Bera da nortasun agiriko argazkian agiri dan emakumea, baina ez da bere benetako izena. Zhang Shufangen antzeko hamaika kasu dagoz.Txinatar asko erregistrau barik dagoz, hori dala eta ez dira existidu be egiten.

Nortasun agiria erabilten dauen bakotxean Zhang Shufang tristeziak jota ikusten dogu. Izan be, ez da hori bere izena, guzurretako nortasuna da, familian pasetako ezbehar baten ondorioa. Bera da nortasun agiriko argazkian agiri dan emakumea, baina ez da bere benetako izena. Bere egin dau agiria, baina ez da berea. Zhang Shufangen antzeko hamaika kasu dagoz, milaka, miloeka akaso. Txinatar asko erregistrau barik dagoz, hori dala eta ez dira existidu be egiten. Dana dala, Shufangek suberte handia euki dau.

Gurasoek mutila gura eben. Neskatoa euki eben, eta handik hiru urtera beste ahlegin bat egitea pentsau eben, seme-alaba bakarreko legeari aurre eginez. Baina natureak beste alaba bat emon eutsen. Amak umea hiltea pentsau eban, baina ez eban adorerik izan. Amamak kontau eustan, 14 urte bete nituanean, gogoratzen dau hamar urteren ostean, Henan probintziako herri txiki bateko gazteak. Unibersidadeko ikasketak amaitu barri ditu, etorkizun handiko emakumea da, baina ez litxake holan izango lehengusina bat hil ez balitz.

Zhang Shufangen gurasoek ez eben haren jaiotzearen barririk emon erregistroan. Euren eritxiz, ez eban merezidu isuna ordaintzea eta aitaren funtzionario lana arriskuan ipintea beste neskatila baten erruz. Etxeak gobernuarenak dira eta agintariek beste familia batzuk etxea kenduz zigortu zituan bigarren umea eukitearren, azaltzen dau larritu barik.

Emazte lez saltzeko asmoz hazi ninduen. Makina bat familiak gauza bera egiten dabe. Orduan, aitaren parteko osabearen alaba hil egin zan. Zehaztasunik ez daukadan arren, badakit osabeari ordaindu egin eutsien alabearen heriotzaren barri ez emoteko. Modu horretan, Zhang Ran (etxekoek holan esaten deutse oraindino) urte bi gitxiago eukan Zhang Shufang (hildako lehengusinaren izena) bihurtu zan.

Jazoeroi esker, eskolara joateko aukerea euki eban, legezko adina baino beranduago izan bazan be, eta Txinako gizarte-zerbitzu eskasak izateko bere bai. Baina, batez be, bere herritik ospa egitea lortu eban, eta China Telecom barruko enpresa batean beharleku errespetagarria izatea. Beste emakume batzuk desagertu egin dira, saldu egin ditue emazte lez, kontetan dau. Legearen arabera, ez dira existiduten, eta herri txikietan itaunak eskukada bat dirugaz erantzuten dira sarritan. Familia batzuek hildako neskatoren baten nortasuna erosi izan dabe, euren umea sano ederra edo argia bada, baina isuna pagetea besteko karua da, dino.

Jakina, inon ez dago estatidistikarik nortasun bako personen ganean. Pekinek ez dau txintik be esaten horren inguruan. Nortasun bakoen kopuruaz danetarikoak topau daitekez: baikorrenek milaka dirala dinoe, eta beste batzuk miloeka dirala. Egoerea aldatzen dabil, zorionez, adierazoten dau Xu Anqi Shanghaiko Fudan Unibersidadeko soziologoak. Oraindino familiek gurago dabe ondorengoa gizonezkoa izatea, baina gero eta gehiagok gogoko ditue emakumezkoak, batez be nekazal guneetan, izan be neska gazteak urira joaten dira lantegietan behar egiteko asmoz. Industrialek gurago ditue emakumeak muntaia-lerroetan lan egiteko, finagoak eta otzanagoak diralako, eta horregaitik be, diru gehiago bialtzen dabe etxera, azaltzen dau Xuk.

Bizitza estilo barria, mendebaldekotik nahiko hur dagoana, dauken gazteen artean, ezkontzak atzeratzen hasi dira, eta umeak be beranduago datoz, hogeita hamar urte inguruan. Askok ez dabe ume bat baino gehiago euki gura, legeak baimena emon arren. Kasu honeetan nahiago dabe neskatoa izatea, izan be mutilak ezkondu ahal izateko etxe baten jaubea izan behar dau. Gurasoek ordaindu behar deutse etxea semeari, baina alabea izan ezkero, ez dago holango arazorik, nabarmentzen dau soziologoak. Amaitzeko, urian seme-alaba bat baino gehiago izatea erabagiten dabenek hori egiteko ahalmena dauke, eta isuna pagetako prest dagoz.

Gaur egungo mundu globalizauan guraso gitxik onartzen dabe seme-alabak nortasun bakoak izatea. Nekazal guneetan holango egoera asko dagoz oraindino, baina ohiturea galtzen joango da, izan be aurrerakuntza teknikoek eskulan gitxiago eskatzen dane eta lanerako jente gitxiago beharko da.

Dana dala, Txinako egoereak ez dauka zerikusirik alboan daukan India herrialde erraldoiagaz. Garapen ekonomikoa elite txiki batengana mugatu da, eta makina bat lagun jaiotzen dira sistematik kanpo. Bai Txinak bai Indiak aurten egindako erroldek ez dabe egoerea argitu. Biztanle guztiak kontroletea ezinezkoa da. Hamaika ume jaioten dira ospitaletatik kanpo, eta guraso gitxik hartzen dabe umeok erregistretako ardurea, onartzen dau Dipak Biswasek, Indiako PBKOJP gobernuz kanpoko erakundeko zuzendariak. Calcuttan dauka egoitzea PBKOJP erakundeak, eta 60 umeri eskolea emoten deutse auzorik pobreneetan. Zazpik bakarrik dauke jaiotza-agiria, dino.

Biswasek zeresan handiko txostenak aitatzen ditu, ikerketon arabera, Rajastanen, berbarako, jaiotzen %70 ez da erregistretan. Indiak Txinak baino biztanle gehiago ditu, gogoratzen dau. Iturri ofizialen arabera, azkenengo hamar urteetan Indiak 150 miloe biztanle gehiago ditu, eta independentzia lortu ebanetik, 1947tik, 800 miloe irabazi ditu. Halanda be, Gobernuak kontuak hartzen ez dituak guztiak kontau ezkero, 1.500 miloe inguru iznago garela uste dot. Baina inork ez daki zehatz, autortzen dau.

Hurrengo artikuluan, Bidaide Thailandiako aberribako hainbat lagunegaz egongo da, lege barri bat dala-eta nazionalidade barik geratu diranakaz, hain zuzen be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu