Aitor Sarriegik irabazi dau Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea
2011-12-19 10:35 Bertsolaritzea9.200 lagunen aurrean, Aitor Sarriegik irabazi dau txapela bart arratsaldean Ilunben jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Danetara, 1.051 puntu eskuratu ditu finalean. Beñat Gaztelumendi izan da bigarren sailkatua; buruz burukoan sei puntuko aldea atara deutso Sarriegik Gaztelumendiri. Gaztelumendik 1.045 puntu lortu ditu.
9.200 lagunen aurrean, Aitor Sarriegik irabazi dau txapela bart arratsaldean Ilunben jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean. Danetara, 1.051 puntu eskuratu ditu finalean. Beñat Gaztelumendi izan da bigarren sailkatua; buruz burukoan sei puntuko aldea atara deutso Sarriegik Gaztelumendiri. Gaztelumendik 1.045 puntu lortu ditu.
Hirugarren sailkatua, barriz, Alaia Martin izan da 594 puntugaz, laugarrena Iñaki Apalategi 590 puntugaz; Agin Rezola bostgarrena, 588,5 puntugaz; Jexux Mari Irazu seigarrena, 578 punturekin; Jon Martin zazpigarrena, 577'5 puntugaz, eta Unai Agirre azkena, 572 puntugaz.
Gpuntuaren fianala. Puntuazinoak
Aitor Sarriegi: 1051
Beñat Gaztelumendi: 1045.5
Alaia Martin: 594
Iñaki Apalategi: 590
Agin Rezola: 588.5
Jexux Mari: Irazu 578
Jon Martin: 577.5
Unai Agirre: 572
Aitor Sarriegi beasaindarrak Informatikako Injinerutza ikasketak egin zituan eta Urretxu-Zumarraga ikastolan IKT dinamizatzaile lanak egiten ditu. Mikel Mendizabalegaz hasi zan jentaurrean kantetan 1989an. Eskolarteko Txapelketetan ibili zan ondorengo urteetan. Lizardi saria (1992) eta Osinalde saria (1993) irabazi ditu. Bertsopaperetan sari ugari lortu ditu. Euskal Herriko txapelketan finalerdietan kantau dau 1997, 2001 eta 2005ean; eta 2009ko finalean, eta Gipuzkoakoan 1995ean, 2003an. 2007an Gipuzkoako finalean kantau eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!