Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgiako leku-izenak, euskeraz

Bizkaie! 2011-12-19 14:51   Euskerea berbagai

Europako toponimia arautu ostean, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia nagusia lantzeari ekin deutso Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeak. Lanaren lehenengo emoitzea dira 160. eta 161. arauak: Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgiako toponimia eta alfabetoetako euskerarako transkripzino-erispideak jaso dira testuotan.

Europako toponimia arautu ostean, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia nagusia lantzeari ekin deutso Euskaltzaindiko Exonomastika batzordeak. Lanaren lehenengo emoitzea dira 160. eta 161. arauak: Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgiako toponimia eta alfabetoetako euskerarako transkripzino-erispideak jaso dira testuotan.

Lehenengo arauak,160.ak, Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia dau izena, eta Turkia, Azerbaijan, Armenia eta Georgia gaurko estaduetako 57 leku-izen emoten ditu tokian tokiko hizkuntzan, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Arauak gaur egungo izenak (Abkhazia, Istanbul, Karabakh Garaia eta abar) nahiz izen historikoak (Zesarea Kapadoziakoa, Otomandar Inperioa, Ate Gorena eta abar) jasoten ditu, geografia politikoari (Sokhumi, Nakhitxevango Errepublika Autonomoa eta abar) zein fisikoari (Taurus mendiak, Kura ibaia eta abar) jagokozanak. Izen-zerrendaz ganera, arauan turkieraren eta azerbaijaneraren letra bereziren idazkereari buruzko oharrak eta erispideak zehaztu dira.

Arau horren osogarria da haregaz batera landutako 161. araua, Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak izenekoa. Georgiera eta armeniera ez dira idazten latindar alfabetoa erabiliz; horrenbestez, leku horreetako izenak jatorrizko formatik, jatorrizko alfabetotik, latindar alfabetora aldatu behar dira. Horretarako, transkripzino-irizpideak landu ditu Euskaltzaindiak, alfabeto zirilikoaren kasuan egin eban lez bezala (156. araua), tokian tokiko adituak begirale izanda.

Nazinoartean hizkuntza bi horreetako izenak latindar alfabetora aldatzeko sistemak eta sistema bakotxaren erabilera-esparrua deskribatzeaz eta aztertzeaz batera, euskerara aldatzeko baliokidetza-taulak emoten ditu arauak.

Euskaltzaindiko iturriek jainarazo dabenez, laster argitaratuko dira Ekialde Hurbileko ganerako lurraldeetako eta Ipar Afrikako lurraldeetako toponimia nagusia batzen daben arauak, hau dau, arabiera hizkuntza ofiziala dauken herrialdeetakoak, Israelgo kasua bere bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu