'Gazteak, aisialdia eta euskerea' jardunaldietako berbaldiak, Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai
2012-01-02 10:22 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak webgunean ipini ditu 2010eko zemendian egindako XV. Jagon Jardunaldietako berbaldiak. Gazteak, aisialdia eta euskerea izenburuko jardunaldi horiek Sustapen batzordeak antolatu zituen, Unesco Etxearen laguntzinoagaz. Euskera 2010, 55, 2 liburukian argitaratu dira testuak, eta Interneten bere bai.
Euskaltzaindiak webgunean ipini ditu 2010eko zemendian egindako XV. Jagon Jardunaldietako berbaldiak. Gazteak, aisialdia eta euskerea izenburuko jardunaldi horiek Sustapen batzordeak antolatu zituen, Unesco Etxearen laguntzinoagaz. Euskera 2010, 55, 2 liburukian argitaratu dira testuak, eta Interneten bere bai. Akademiako iturriek jakinarazo dabenez, www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/75368.pdf helbidean dagoz irakurgai jardunaldiotan aurkeztu ziran hitzaldiak.
Gagon jardunaldietan euskal gazteek euskeregaz dauken harremonaz hausnartu zan, eta bertan egin ziran berbaldiak banan-banan konsultau daitekez. Jone Miren Hernandezek Baina gu ere gazteak izan ginen!. Gazte euskalduna izatearen esanahia atzo eta gaur hitzaldia eskaini eban, eta Asier Basurtok Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa izenburukoa.
Jean-Baptiste Coyosek eta Erramun Baxok Gazteak, euskara eta aisialdia Ipar Euskal Herrian izan eben berbagai, eta Iñaki Arrutik Zer egin dezaket nire udalean nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko gaia jorratu eban. Josune Zabalak eta Maitane Ayerzak Tolosa: gazteen ahozkotasunaren laborategi berbaldia egin eben; eta, Maialen Arnedok, Ane Badiolak eta Leire Gandariasek Ahozko euskara formala aisialdiko euskararen osagarri. Zornotzako gazte batzuen datuak izenburukoa. Eneko Barberena Sare sozial birtualak: kalean bezala sarean! landu eban.
Horrezaz aparte, Kike Amonarriz moderatzaile izan eban mahai-ingurua be jaso dau Euskaltzaindiak. Aritza Escandon, Jaime Altuna, Irati Otamendi, Lierni Garmendia, Ander Jauregi eta Joseba López izan ziren hizlariak, hain zuzen be. Sagrario Alemanen sarrerea eta Erramun Osak jasotako jardunaldietako ondorioak be irakurri daitekez webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!