Zuzenean zerbitzuak hizkuntzearen erabilera ez sexisteari buruzko gidea egin dau
2011-12-30 10:46 Euskerea berbagaiZuzenean zerbitzuak herritarrentzako arretan gaztelaniaz zein euskeraz hizkuntza sexistarik ez erabilteko gida erraz eta praktiko bat atondu dau. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazino Sailetik bultzatu da, Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako 4/2005 Legearen 18.4 artikuluak agintzen dauena betearazoteko.
Zuzenean zerbitzuak herritarrentzako arretan gaztelaniaz zein euskeraz hizkuntza sexistarik ez erabilteko gida erraz eta praktiko bat atondu dau. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazino Sailetik bultzatu da, Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako 4/2005 Legearen 18.4 artikuluak agintzen dauena betearazoteko: euskal herri-aginteek ez dabe hizkera sexistarik erabiliko, ez zuzenean, ez beste persona edo erakunde batzuen bitartez sortzen dituen dokumentuetan eta euskarrietan.
Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako V. Planak eta Justizia eta Herri Administrazino Saileko EAEko Emakumeen eta Gizonen Bardintasunerako Programak jasoten dabe agindu hau betebeharreko ekintza legez: Zuzenean zerbitzuko langileen artean (aurrez urreko, telefonoz eta Interneteko kanaletan) herritarrentzako arretan hizkuntza sexistarik ez erabilteko gida bat egin eta zabaldu.
Eusko Jaurlaritzatik azaldu dabenez, erabilteko erraza dan gida bat egin da. Oinarrizko kontzeptuak jasoten ditu eta baita bibliografia eta hizkuntza sexistea ebitetako baliabide nagusiak modu eskematinoak aurkeztuta be. Holan, gidan euskerazko zein gaztelaniazko adibideak eta aukerak topau ahal izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!