'Euskaraz atseginez' proiektuaren bloga aurkeztuko dabe Sopelan
2011-12-30 11:54 Euskerea berbagaiSopelako Euskaraz atseginez egitasmoa igazko martian sortu zan; ordutik pausu asko emon ditu, eta hurrengoa bloga martxan ipintea izango dala jakinarazo dabe ekimenaren arduradunek. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunidadeko Euskera Zerbitzua, Sopelako Udala eta Aitxu! alkarteak alkarlanean gauzatu dabe proiektua.
Sopelako Euskaraz atseginez egitasmoa igazko martian sortu zan; ordutik pausu asko emon ditu, eta hurrengoa bloga martxan ipintea izango dala jakinarazo dabe ekimenaren arduradunek. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunidadeko Euskera Zerbitzua, Sopelako Udala eta Aitxu! alkarteak alkarlanean gauzatu dabe proiektua. Sopelako merkataritza eta ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzea eta normalizetea da egitasmoaren helburu nagusia.
Euskaraz atseginez egitasmoak hamaika gizarte-eragileren babespean hazi da hilabeteotan: ikastetxeak, euskaltegiak, Berbalagun, Sopelako Merkatari Alkartea, hainbat merkatari eta ostalari, eta herriko eta inguruko auzokide asko.
Sopelako merkataritza eta ostalaritzan euskerearen erabilerea normalizatako, orain arte hainbat pausu emon ditue: euskerazko zerbitzua eskaintzeko moduan dagozan saltokiak zeintzuk diran jakinarazotea edo merkatari eta ostalariei euren lana apurka-apurka euskeraz egin ahal izateko beharrezko laguntzinoa emotea. Horretarako, dobako euskera ikastaroak eta itzulpen zerbitzua eskaini jakez, besteak beste.
Euskaraz atseginez egitasmoa aurrera doa; proiektuan interesa erakutsi daben parte-hartzaile guztien zerrendea osotu, eta hortik abiatuta bloga sortu da; merkatari, ostalari zein bezeroentzat erabilgarria eta dinamikoa izateko asmoz. Blogean, barriak, alkarrizketak, egitasmoari atxikitako saltegien fitxak, merkatari eta ostalarientzako baliabideak, argazkiak, bideoak etab. batuko dira. Bbloga zein egitasmoa bera edegiak dira, interesa daukan ostalari eta merkatari sopeloztar guztiei zabalik dago. Proiektuan parte hartu gura dabenek euskera5@uribekosta.org helbidera idatzi ahal dabe.
Bloga urtarrilaren 10ean estreinauko dabe; www.sopelaneuskarazatseginez.com gunearen aurkezpen publikoan. Hitzordua 20:00etan izango da, Sopelako udaletxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!