Vargas Llosa Nobel saridunaren 'Pantaleon eta bisitariak' euskeratu dau Santi Leonek

Bizkaie! 2011-12-21 13:34   Kulturea

Mario Vargas Llosa 2010eko Nobel saridunaren Pantaleon eta bisitariak liburua argitaratu dau Elkar etxeak, Santi Leoneren itzulpenagaz. AED alkarteak eta argitaletxeak antolatutako Jokin Zaitegi itzulpen sariketearen emoitzea da itzulpena. Idazle peruarraren liburu ezagunenetakoa da, fikzinozko bere seigarren lana.

Mario Vargas Llosa 2010eko Nobel saridunaren Pantaleon eta bisitariak liburua argitaratu dau Elkar etxeak, Santi Leoneren itzulpenagaz. AED alkarteak eta argitaletxeak antolatutako Jokin Zaitegi itzulpen sariketearen emoitzea da itzulpena. Idazle peruarraren liburu ezagunenetakoa da, fikzinozko bere seigarren lana.

Amazoniako oihanean bakarturik dagoan Peru armadako soldadu batzuen gorabehera kontatzen ditu Vargas Llosak liburuan; militarrak inguruko emakumeak bortxatzen hasi dira, egoerea bideratzeko, Pantaleon Pantoja kapitainak prostituta talde bat eroango dau. Polemika nahikotxu sortu eban istorioan, 1973an kaleratu zanean.

Santi Leone historiako irakasleak euskeratu dau Vargas Llosaren liburua, eta ez da erraza izan, bere esanetan. Lan gatxa izan da. Pasarte batzutan, esaldien sintaxia Amazoniako oihana modukoa da, oparoa, exuberantea... Esaldi batzuei mila buelta emon behar izan deutset, azaldu dau.

Esperientzia gogorra izan da, Leorentzat, pentsaten nauena baino gehiago. Dana dala, lagun bi izan ei ditu alboan prozesu osoan, Laura Baraibar eta Ander Irizar. Laurak irakurle arruntarena egiten eban, testua irakurri eta esaten eustan zer ulertzen zan eta zer ez. Eta Anderrek zuzenketa ugariago eta teknikoagoak egiten eustazan, dino itzultzaileak.

Daborduko martzan dago XXV. Jokin Zaitegi Sariketea, 2011ko Literatura Nobel Sariak euskeratzeko bekea. Aurtengo Nobel saridun Tomas Tranströmer idazle suediarraren poemak itzuli beharko ditue parte-hartzaileek: antolatzaileek proposatutako poemea euskeratu beharko dabe, eta egindako lana AED alkartera bialdu (aed@aedelkartea.com), 2011ko abenduaren 31 baino lehen. Testuak Interneten dagoz, www.elkarargitaletxea.com/jokinzaitegi helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu