Mungiak Martiaren 8a gogoratuko dau hilabete osoan zehar
2026-03-04 13:06 KultureaBardintasunaren aldeko jarduera programa potoloa dakar.
Udalak bardintasunagaz duen konpromisoa indartzeko makinatxu bat ekitald sinboliko atondu ditu, besteak beste, gizarte-mobilizazinoa, tailerrak, kultura, autortza historikoa eta hausnarketarako guneak.
Egun hori aldarrikapenerako eta hausnarketarako aproposa da, baita emakumeek gizarteari egiten deutsen ekarpena autortzeko eta erakundeen konpromisoa barritzeko be, udalerri bidezkoago, inklsiboago eta desbardintasunik bako baterantz aurrera egiten jarraitzeko. Horregaitik, Udalak martian zehar jarduera programa berezia atondu dau martiaren 4tik 9ra Udalaren argiztapen morea hartuko dauena.
Era berean, Mungiako emakumeen historia ikuspegi barri batetik barrirakurteko ikerketa-bekearen III. edizinoa jarri dabe martxan. Oraingo honetan, Mungiako emakumeek lanaren eta ofizioen esparruan egiten dituen ekarpenak genero-ikuspegitik berreskuratu eta ikusarazotea izango da azterlanaren ardatza. Laguntzea 3.800 eurokoa izango da eta 5.700 eurora artekoa be izan daiteke. Proiektuak aurkezteko epea 2026ko martiaren 26ra arte egongo da zabalik.
- Egitarauari erreparauta, martiaren 5ean, eguenean, 19:00retan, Torrebillela Kultur Etxean, Badarraigu bertso saioa izango da.
- Martiaren 6an, barikuan, emakumeen soka-jantzearen ensegua egingo da, 12:30ean, Olalde Aretoko jantza-aretoan, 14 urtetik gorako emakumeentza edegia. Egun horretan bertan, 18:30ean, Gaztegunean Emakumea eta Artea: Frida tailerra izango da, oihalezko boltsen dekorazinoan oinarritua eta 19:30ean, Torrebillela Diz-Diz antzerki tailerraren eszenatoki izango da, Federico García Lorcaren oroimenez irakurketa dramatizaduagaz. Udal bandoa be argitaratuko da eta emakume baserritarrei omenaldia egingo jake lorak eta txokolatea eskainiz. Horrezaz gan, Emakumeentzako Ahalduntze eskolak atondutako autodefensa feministako tailerra hasiko da, 11 eta 15 urte bitarteko neskentzat.
- Martiaren 8an, domekan, programazinoko ekitaldi nagusia izango da: 12:30ean manifestazinoa hasiko da Txistulari plazan, Mungialdeko emakume alkarteek eta talde feministek deituta. Eguerdiko 12:45ean alkarretaratzea egingo da udaletxearen aurrean eta, horrezaz gan, emakumeen soka-jantza egingo da. Egun horretan bertan, Andra Mari plazan Emakume Artisauen Azokea izango da, emakumeen sormen lana zabaldu eta laguntzeko gunea.
- Martiaren 23ean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Liburutegian, Eleanor Davisen Tú: una bici y la carretera obrearen inguruko irakurketa feministako klubagaz.
- Martiaren 25ean, 17:00etatik 19:00retara, Ramontxu Tabernan, Kafe bat historia egin zuten emakumeekin topaketea egingo da, Simone de Beauvoir, Mari de Anboto edo Marie Curie erreferenteen ondarea ezagutzeko proposamen parte-hartzailea. Jarduerak euro bateko kostua izango dau, edukierea mugatua eta aldez aurretik izena emotea.
Programa horren bidez, Mungiak berretsi egiten dau bardintasunagaz dauen konpromisoa, eguneroko zeregin kolektibo lez, eta herritarrak gizarte bardinzaleago bat eregiteko prozesuan inpliketako adierazo deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
