Charo Lopez aktoreak 'Pido la paz y la palabra' olerkiko bertsoei bizia emongo deutse

Bizkaie! 2026-02-26 08:00   Kulturea

27. BilbaoPoesia, martiaren 12tik 22ra. 

Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotzia eta Begoña Morán BilbaoPoesiako zuzendaria. | Ikusi handiago | Argazki originala



Bilboko Udalak atondutako Literatur Jaialdira ibilbide ezaguna eta emonkorra daben poeta eta artisten ordezkaritza zabala batuko da, hemengoak eta nazinoartekoak. BilbaoPoesiak literatura eta musika-programazino zabala eskainiko dau, poesia ardatz hartuta.

Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Begoña Morán BilbaoPoesiako zuzendariak aurkeztu dabe agenda kulturala Udaletxeko prentsa aretoan. Olabarriak Jaialdia Bilboko kultur programazinoaren ezaugarrietako bat dala zehaztu dau eta edizino bakotxak Udalak eta uriak jarrera poetikoagaz, sorkuntza garaikideagaz eta artisten eta herritarren arteko topaketeagaz daben konpromisoa berresten dau.

Jaialdiaren barruan, Blas de Oteroren Eguna ospatuko da, martiaren 15ean, domekan, Charo López aktoreak egile bilbotar handiaren poemak irakurriko ditu, Luis Santana baritonoaren musikeak eta Víctor Carbajo pianisteagaz batera. Era berean, Poesiaren Munduko Egunean, martiaren 21ean, zapatuan, Sheila Blanco abeslari eta konpositoreak kontzertua eskainiko dau Bidebarrietako Liburutegian, 27ko Belaunaldiko poetak omentzeko.

Literatur topaketearen hamar egunetan zehar Ruxandra Cesereanu, Corina Oproae, Miren Agur Meabe, Luis Alberto de Cuenca, Miriam Reyes, Marta Sanz, Hugo Mújica, Eloy Sánchez Rosillo, Rómulo Bustos, Kepa Murua eta Niño de Elche artistak be izango dira, besteak beste.

Ekitaldi guztiak Bidebarrietako Liburutegian izango dira iluntzeko 19:00retan. Martiaren 15, 21 eta 22ko ekitaldiek 5 euroan izano dira eta programautako gainerako ekitaldiak doban izango dira baina aldez aurretik gonbidapenak erreserbau beharko dira. Sarrerak eta gonbidapenak Bilbao Kulturaren webgunean eskuratu daitekez.

27. BilbaoPoesia

Danetara, 10 txataletan banatuta dago programazinoa: Codigoz de Mujer; Poesía, Maitasuna eta Umorea; Que no acabe este blues; Blas de Oteroren Eguna: Pido la paz y la palabra; Los ecos del silencio; Di-versos; Palabras en el tiempo; eta Niño de Elchek zuzenean aurkeztuko dau lan barria Xisco Rojo gitarristeagaz batera.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu