'After Hopper. José Antonio Azpilikuetaren grabaduak' Bilbon

Bizkaie! 2026-03-04 11:05   Kulturea

Jose Ignacio Olaveren dohaintzea 2026ko apirilaren 19ra arte ikusgai.

'Quiero ver tu sol', 2025 - José Antonio Azpilikueta. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Arte Ederretato Museoak José Antonio Azpilikuetak Edward Hopper estadubatuarraren pinturan oinarritutako dozena bat estanpa gehitu ditu bere funtsan, Jose Ignacio Olave arte-editorearen dohaintzeari esker. 

Erakusketako multzoan Olavek igaz museoari emondako karpeteari (2/5) jagoko eta horreez gan, argitaratzaileak hirurogeita hamezortzi obra emon ditu, 2022tik.

After Hopper (Gau amerikarra)

Hirurogeita hamar urte beteten zituala-eta, Jose Ignacio Olavek (Bilbo, 1953) hamabi marrazki eskatu eutsozan Azpilikuetari, Edward Hopperren (Nyack, 1882-New York, 1967) margolanak oinarri hartuta, berak idatzi eta editautako beste horrenbeste kontakizun gehiagogaz batera erakusteko.

›    Drama The Far East Tea Gardenen / Chop Suey (1929).
›    Bizitzeko beste modu bat / House by the Railroad (1925).
›    Bide eliptikoa / Hotel Room (1931).
›    Queensen galdua / New York Movie (1939).
›    Zure eguzkia ikusi nahi dut / Morning Sun (1952).
›    Ezkontza Newporten / Hotel Lobby (1943).
›    Ilargi berriaren argia / Room in New York (1932)
›    Hurrengo geltokia, St. Vincent's Hospital / Compartment C, Car 293 (1938).
›    Bizitza bat alferrik / Nighthawks (1942).
›    Igande goiza mugan / Early Sunday Morning (1930).
›    Arrastoak zeuden zeruan / Excursion into Philosophy (1959).
›    Fivetown Lighthouse / Cape Cod Morning (1950)

Olavek erabateko askatasuna emon eutson artisteari, harek oso ondo ezagutzen baitzeban Edward Hopperren lana, bai eta ondo miretsi be, joana baitzan Londresko (Tate Modern, 2004) eta Madrilgo (Thyssen-Bornemisza Museo Nazionala, 2012) erakusketa antologikoetara.

Eskakizun bakarra egin eutson: marrazkien neurriak gainditu egin behar eban helburu ilustratiboa eta nahiko handia izan behar eban. Azpilikuetak Hopperren koadroen jatorrizko proportzinoak errespetau zituan. 

Premisa bi horreek ardatz hartuta, Azpilikuetak banan-banan landu zituan marrazkiak eta koadrikulez, lerroz lerroko marrazkiak eta tinta lauak erabaili zituan zeregin horretarako. Holan, narrazinoak eragindako irudiek literaturearen esparrua gainditu eben eta estanpa-karpeta batean gauzatu ziran. Karpeta horretan, begirada personal, iradokitzaile eta dibertigarri baten bitartez berrinterpretatzen du artistak Hopperren iruditeria. 

Proiektuaren sustatzailearen eta artistaren arteko elkar ulertzea bi aipamen bisual hauetan gauzatu zen: editorearen erretratua Drama The Far East Tea Garden lanaren atzealdeko personaian eta Olave markearen zigilua Eguzkia ikusi nahi dut lanean.

Komisarioa: Mikel Lertxundi Galiana.
Babeslea: Gondra Barandiaren Fundazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu