Jakin 272: Kristina Mardaras, bizitea herrigintzeari emona

Bizkaie! 2026-03-03 12:15   Kulturea

Bertsolari, irakasle eta kultur eragileari alkarrizketa luzea egin deutso Miren Amurizak.

Kristina Mardaras Sedrun. | Ikusi handiago | Argazki originala
  • Historia bizia sailean, Kristina Mardaras Sedrun alkarrizketatu dau Miren Amurizak. Herrigintzeari lotutako bizitea irudikatzen da irakurgai honetan: ikastolak, alfabetatze eta euskalduntze ikastaroak, AEK, bertso eskolak, Gerediaga Alkartea, Arrate Irratia, Udako Euskal Unibersidadea, Hik Hasi aldizkaria... Eta, zelan ez, bertsolari eta bertsozale ibilbidea.
  • Bertsolaritzan jazoten diran mobimentuei erreparau deutse Kepa Matxainek, gaur egungo joera sinbolikoak azken urteotako bilakaerearen argitan aztertuz.
  • Jakin filosofatzen atalean, Olatz Mitxelena idazle, itzultzaile eta filosofoa alkarrizketatu dau Itziar Ugartek.

Kristina Mardaras Sedrun: unibersidadeak erakusten ez dituan gauza asko erakusten ditu militantziak

Miren Amuriza.

Kristina Mardaras Sedrun bertsolari, irakasle eta kultur eragilearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukerea eskaintzen deusku alkarrizketeak: umezaroa Iurretako Oromiño auzoan; Herri Gaztedin parte hartzea Eleizaren barriztatze garai betean; herrigintzan militantzia: ikastolen mobimentua, lehenengo alfabetatze eta euskalduntze ikastaroak eta AEK, bertso eskolen sorrerea Durangaldean, Gerediaga Alkartea, Arrate Irratia, Udako Euskal Unibersidadearen hasierea...; Basauriko ikastolan irakasle lehenengo, ondoren Otxandion, Zornotzan eta, azkenik, Iurretako Maiztegi eskolan; papel fabrikako bulegoetan langile; Irakasletza eskolako ikasketak Bergaran; Iurretako ikastolearen publifikazino prozesua; Hik Hasi aldizkariaren sorreran parte-hartzaile; bertsolari ibilbidea: Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko lehen emakumea, 1986an; bertsozale ibilbidea: atontzaile, epaile eta gai-jartzaile egindako lanak...

Multipolarraren azpikoaz: bertsolaritza inplikatuaren norabideak

Kepa Matxain Iztueta.

Bertsolaritzako korronte sinboliko barrienak joandako hurbilagaz arraiduran aztertzen dira, etorkizun hurbila moldatu leikie egiturazko mobimentuak antzemoteko asmoz.

Aldizkariaren amaieran, Egunen gurpilean sailean, ohiko kolaborazinoak: Shu Otero, Jokin Bergara eta artikulu honega atal honi agur esango deutson Cira Crespo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu