Hiru aldundiek 2026ko Udalekuak programea aurkeztu dabe
2026-03-04 09:36 KultureaBizkaiak 1.544 plaza eskainiko ditu, igaz baino 30 plaza gehiago.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek alkarrekin atontzen daben Udalekuak 2026 udako kanpainea ayrkeztu dabe. Aurtengo Udalekuak programeak inoiz baino plaza gehiago eskainiko ditu uda honetan: danetara, 4.289 plaza, Euskadiko hiru lurraldeetan banatuta, 4.004 plaza euskeraz eta 285 plaza elebidun. Programea 7 eta 13 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta zazpi eguneko txandak egin leikiez garagarrilaren 1etik 29ra, biak gogoan hartuta.
Edade tarteen arabera, 7-8 urtekoentzat 404 plaza eskainiko dira, guztiak euskeraz. Kopururik handiena 9 eta 11 urte arteko edade tartean eskainiko da, 2.245 plaza (2.090 euskeraz eta 155 elebidun) eta, azkenik, 12-13 urte arteko edade txikikoek 1.640 plaza izango ditue (1.510 euskeraz eta 130 elebidun).
Lurraldeka, plaza guztietatik 1.695, Araban; 1.544, Bizkaian; eta 1.050 Gipuzkoan eskainiko dira. Horrek esan nahi dau igazko aldean % 4,3ko igoerea izan dauela plaza kopuruak eta Euskadi osoan 177 edade txikiko gehiago hartzeko aukerea egongo dala, Gipuzkoan, 50; Araban, 67 eta Bizkaian, 30.
15 instalazino hiru lurraldeetan
Udalekuak 2026 kanpainea hiru lurralde historikoetan banatutako 15 instalazinotan egingo da. Bizkaian, zazpitan: La Arboledan, Gorlizen, Lurraskan, Meakaurren, Legasan eta oraindino zehaztu bako bi lekutan. Gipuzkoan, Orioko Txurruka aterpetxean, Zarautzen, Juan Sebastián Elkanon (Hondarribia) eta zehaztu barik dagozan beste bi kokalekutan. Araban hiru tokitan: Zuhatzan, Barrian (Barria-Narbaiza) eta Espejon.
Barritasuna da hiru aldundiek aurten 146 euroko kuota orokor bakarra adostu dabela plaza bakotxaren kostuaren zati bat beregan hartuz. Prezioaren barruan sartzen dira lo egiteko eta mantenu osoa, dinamizazino zerbitzua, istripu eta erantzukizun zibileko asegurua, bai eta Donostiatik, Bilbotik edo Gasteiztik instalazinoetarainoko joan-etorriak be. Horrezaz gan, lurralde bakotxak abantailak edo hobariak ezartzen ditu familia ugarientzat eta gizarte laguntzak jasoten dituen familientzat.
Administrazinoek plazen % 5 gordeten ditue premina bereziak dituen edade txikikoentzat, alkarte espezializaduen laguntzeagaz edade txikiko horreek behar bezela integretan dirala bermatzeko. Txanda bakotxeko taldeak aisialdiko begirale tituludunek, zuzendariek eta jarduera espezifikoetan (belea, windsurfa...) langile adituek osotuko ditue, baita desgaitasuna daben edade txikikoei arretea emoteko gaitasuna daben profesionalek be.
Izen-emotea eta zozketea
2026ko Udalekuak programetako zozketan parte hartzeko izen-emoteak martiaren 9tik al 18ra, Bizkaian; martiaren 6tik 20ra egingo Gipuzkoan; martiaren 18tik 27ra Araban; eskaerak gehienez hiru parte-hartzaileko taldeetan aurkeztu ahal izango dira.
Zozketa publikoak honako egun honeetan egingo dira: Bizkaian apirilaren 20an, Gipuzkoan, martiaren 26an; eta Araban, apirilaren 16an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
