Xare Álvarez Berakoetxea da 'Monzon-Ganuza 2026' sariaren egilea

Bizkaie! 2026-03-02 10:29   Kulturea

Sari banaketea martiaren 10ean egingo da Bergarako Seminarixoan.

Xare Álvarez Berakoetxea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazinoak jakinarazo dabe Xare Álvarez Berakoetxea (Donostia, 1990) dala 2026ko Monzon-Ganuza sariaren egilea. 

Álvarez Berakoetxea Arte Ederretan lizentziadua da Euskal Herriko Unibersidadean, baita École Nationale Supérieure des Beaux Artsen (Paris) be. Haren lana nazinoarteko eta estaduko instituzino esanguratsuetan erakutsi dau, besteak beste:

  • San Telmo Museoa: Pliegue/Makurtu (2024) eta Baginen bagara (2021).
  • Galería La Taller (Bilbo, 2023): Nudo, Urdimbre, Hilván/Lotune.
  • Galería Altxerri (Donostia, 2022): Pulso.
  • Tabakalera (Madril, 2020).
  • Guggenheim Bilbao Museoa: Eginberri programea (2017).
  • Azkuna Zentroa (Bilbo, 2018).
  • Bestelako espazioak: Bel Ordinaire (Pau), CAC La Synagogue de Delme (Frantzia), Koldo Mitxelena…

Sari eta autortza ugari jaso ditu: Ourenseko Diputazinoaren Arte Plastikoen Lehen Saria (2013), Injuveren laguntzea (2017), Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikoaren Egile Sariak (2022) eta Eusko Jaurlaritzearen arte plastikoetarako hainbat dirulaguntza.

Haren praktikea eskulturearen arloan kontzentratzen da, abstrakzinoaren, forma organikoen eta materialen eraldaketa poetikoaren inguruko ikerketan oinarrituta.

Aurtengo sarirako proponidutako piezea uhin formako eskultura organikoa da, ehundurearen eta mobimenduaren arteko alkarreraginaren emoitza. Lanak, hormatik urteten dan elementu bizidun baten itxurea dauka.

Monzon-Ganuza 2026 sari banaketea martiaren 10ean egingo da Bergarako Seminarixoan. Aurtengo saritua Miguel Castells abokatu historikoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu