Miguel Castellsek jasoko dau 2026ko Monzon-Ganuza Saria
2026-02-12 08:22 KultureaAutortzea martiaren 10ean izango da, Bergarako Seminarixoan.


Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazinoak 2026ko Monzon-Ganuza, Euskal Utopikoei Saria aurkeztu dabe. Aurtengo sariduna Miguel Castells Artetxe (Busturia, 1931) abokatua da. Prentsaurrekoa Bergaran, Olaso Dorrean, egin dabe Gorka Artola Bergarako alkateak eta Irati Jiménez Olaso Dorrea Fundazinoko presidenteak.
Artolak ondokoa nabarmendu dau: sariak Telesforo Monzon eta Maria Josefa Ganuza autortzen ditu, askatasunaren aldeko burrukan alkarregaz egin eben ibilbideagaitik. Utopia ez da helmugea, egunero bidean jarraitzen bultzatzen gaituan horizontea baino.
Irati Jiménezek nabarmendu dauanez: Castells sekulako legelaria da, haren erispide juridikoek gaur egun be unibersidadeetan erakusten ditue. Gainera, behartsuen aldeko konpromiso etikoari eutsi izan deutso.
Horregaitik, 2021etik, sariak bizi osoa Euskal Herriaren, euskerearen eta euskal kulturearen alde emon daben personak autortzen ditu.
- Orain arteko saridunak:
- 2021 – Libe Goñi.
- 2022 – Jose Luis Elkoro eta Mari Karmen Ayastui.
- 2023 – Xabier Amuriza.
- 2024 – Jose Mari Esparza.
- 2025 – Amaia Zubiria.
Urtero, sarituak euskal artista gazte baten obrea jasoten dau.
Miguel Castells Artetxe
Miguel Castells, abokatu izateaz gan, Euskal Herriko legediaren erreferente konbertidu da. Busturian jaio zan 1931n eta gaztetatik bizi izan eban injustiziaren errealidadea: ama bost urtegaz galdu eta Terueleko batailea galdu ostean, aita kartzelarau eben.
1956tik aurrera abokatu ibili da, ahulen alde lan egitea hartu eban konpromiso arlo personal eta profesionala jorratuz. 1960ko hamarkadan, ETAko auzipetuen defensarako taldeak atontzen lagundu eban eta 1970eko Burgosko Prozesuko abokatuetako bat be izan zan.
- Haren ibilbideko egitasmo nabarmenenak, ondokoak dira:
- Txikiren testamentu politikoa 1975ean Modelo kartzelatik Euskal Herrira ekarri izana.
- Amnistiaren Aldeko Batzordeen sortzaileetariko bat izatea.
- 1983an urtebeteko espetxe zigorra jasotea Punto y Hora aldizkarian tortura eta hilketa zigorbakoak salatzeagaitik eta auzia 1992an irabaztea Europako Giza Eskubideen Auzitegian.
- Euskal errefujiadu deportatuen babes politiko eta juridikoan egindako lana.
- Ofizioko abokatu bezela 60 urteko jardunagaitik, Gipuzkoako Abokatuen Alkargoaren kondekorazinoa jasotea (2020).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
