'Miss cosas y yo' eskainiko dau Diana Pla Solinak Bilbon

Bizkaie! 2026-06-02 09:47   Kulturea

Euskadin estreinaldia dan ikuskizunerako sarrerak erosi hemen.

Diana Pla Solina. Erretratua: Adriana Solina. | Ikusi handiago | Argazki originala

Miss Cosas y Yo obra zintzoa da, antzerkia, clowna, jantza garaikidea eta stand up comedy buztartzen dituana. Diana Pla Solinak (Estaduko hainbat antzokitan Travy lanagaz familiagaz batera –Oriol Pla nebeagaz eta Quimet Pla eta Núria Solina gurasoakaz – ibili ondoren) bere zauriak plataformarik onena bihurtzen ditu guztiok beragaz batera joateko konbidauta sentidu gaitezan, aldi berean gure zauriak bisitau daiguzan; eta umorea aliadurik onena izanda.

Diana Pla Solina antzerki fisiko, jantza eta clown artistea da. Sei urtegaz ekin eutson lanari Teatre Tot Terreny familiaren konpainian: sorkuntza-taldean parte hartu eta kaleko antzerkiaren, clownaren eta maskarearen artea ikasi eban, Núria Solina eta Quimet Pla gurasoen eskutik. Ondoren, bakarka, antzerkian, jantza klasikoan eta garaikidean, akrobazian eta ariketa akrobatikoetan trebatu zan, hainbat maisuren tekniketan, esaterako, Jacques Lecoq maisuarenetan. Kaleko ikuskizunak sortzen lan egin dau: besteak beste, El General Bum-bum (2000) edo Poematón (Festival Grec 2015). La Pública konpainiagaz eta Payasos Sin Fronteras-ekin kolaboratzen du, clown laborategiak zuzentzen ditu eta sorkuntzan laguntzen du. 2018an, familiaren konpainiarekin, Travy ikuskizuna sortu eban: Oriol Plak zuzentzen dau eta Pau Matas eta Oriol Pla arduratzen dira dramaturgiaz. Zortzi urte aurrerago, birak egiten jarraitzen dau aitatu lan horrek.

2018an, Dianak Nemin konpainia sortu eban beste artista batzuekaz batera sorkuntzarako eta ikerketarako espazio bat topetako gorputz-hizkuntzea eta jantzea, antzerki eta clownaren arteko loturea jorratzeko: alkartzea, alkar sustatzea eta nork berea topetea, sorkuntza artistikoa dibertimendu eta olgeta lez berreskuratzea, partekatze hutsagaitik batu ahal izatea; holan erakutsi deustie nire maisu artistikoek, eta, oinarri horren arabera gustauko litxakit hazten jarraitzea. Miss Cosas y Yo da konpainiaren lehen lana eta Dianaren bakarkako lehen ikuskizuna.

Laburpena: Miss Cosas bizitza bakartia daroan personaia da. Bere munduan, izan nahi dauen guztia izateko olgetan dabil. Bere etenbako gorabeheren artean, protagonismoa ostuko deutson personaia bat agertuko da. Miss Cosasek errealidadearen eta fikzinoaren artean ibiliko da, bakarkako lehen ikuskizuna izango dana sortu nahi dauen emakume sortzaile gazte baten buruan personaia izaten jarraitzeko burrukan.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaritza artistikoa: Diana Pla Solina.
  • Antzezlea: Diana Pla Solina.
  • Dramaturgia: Ferran Vilajosana eta Diana Pla Solina.
  • Kanpoko begiradea: Oriol Pla eta Jaume Madaula.
  • Eszenografia, jantziak eta atrezzoa: Duna Homedes.
  • Argien diseinua: Núria Solina.
  • Soinuaren diseinua: Neus Ballbé eta Pau Matas.
  • Argazkiak: Adriana Olsina.
  • Proiektuaren harrerea: Sala Melmac – Cía. Mar Gómez.
  • POrodukzinoa: Nemin konpainia.
  • Iraupena: 70 minutu.

Kontuak kontu, Bilboko La Fundicion Aretoan ikusi zeinkie Euskadin estreinaldia dan ikuskizuna, bagilaren 6an eta 7an. Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu