Kaleka 2026, Lekeitioko Nazinoarteko Kale Arteen Jaialdia bolondres bila dabil

Bizkaie! 2026-06-02 08:31   Kulturea

Koordinazino lanak egin, artista bisitariakaz hartu-emonak bideratu eta antzeko ardurak hartzeko.



Kaleka-bolondres programea jaialdiaren inguruan, esperientzia profesionala jasoteko aukera parebakoa da, bolondresek, Ikuslearen Hiztegia formakuntza tailer berezia jasoko dabe, bertan, Kaleko arteen ikuskizunak hobeto ulertzeko eta gehiago gozetako hiztegia jaso eta asmauko dabe.

Bolondres programea garagarrilaren 3tik 5era egingo da Lekeitioko Kale Arteen 36. Jailadian.

Egin beharreko lanak ondokoak izango dira:

  • Hartu-emonak atistakaz, konbidautako konpainiei laguntzea.
  • Atonketa lanak: espazioaka atontzea, montaketan laguntzea, materialaka jagotea, ekitaldi eta ikuskizunetan laguntzea eta holekoetan segurtasuna bermatzea.
  • Publikoagaz hartu-emonak: publikoaren kudeaketea eta jaialdiari buruzko informazinoa emotea.
  • 18 urte baino gehiago baldin badituzu eta gogotsua baldin bazara, etorri zaitez garagarrilaren 3tik 5era Lea Artibai osoan atontzen dan proiektu kultural garrantzitsuenetakoan parte hartzen.


Izena emoteko epea maiatzaren 27tik bagilaren 14ra egongo da zabalik. Emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu