Peru Galbete eta Andrea Berboisek ekingo deutse Eztenari 'PeA' obreagaz

Bizkaie! 2026-06-02 08:01   Kulturea

XVIII. Eztena bagilaren 5etik 7ra izango da, Errenterian

'PeA'. Peru Galbete eta Andrea Berbois. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten, jaialdiak ahotsaren eta polifoniaren mugak arakatuko ditu herriko kale zein aretoetan, ohiko konbentzioetatik kanpoko diziplina anitzeko ikuskizunak eskainiz. Eztenako lantaldeak eta Zizt! Kultur Alkarteak atondu dabe aurtengo edizioa, Errenteriako Udalaren laguntzeagaz.

Jaialdiaren astegoien nagusian, bagilaren 5etik 7ra, entzute handiko sortzaileek ahotsaren dimensino performatiboa arakatuko dabe, jantzea, musikea eta antzerki saioakaz. Jaialdiaren egitarauak Macarena Recuerda, Maria Ibarretxe, Nazario Diaz, Peru Galbete eta Andrea Berbois, TARTAR kolektiboa eta Victoria Aime sortzaileen piezak hartuko ditu.

Arte eszenikoetan formakuntzea eskaintzea da Eztena jaialdiko bereizgarrietako bat. Aurten Laia Estruch artista ezagunaren eskutik, soinu-adierazpen forma barriakaz esperimentetako laborategi performatiboa eskainiko dau jaialdiak. Bertan parte-hartzeko toki guztiak lehenengo egunean agortu ziran baina itxaron zerrendea dago eta Formazinoan parte-hartzea doban izango da.

Eztena 2026 | Egitaraua:

  • Bagilak 5, barikua:

Peru Galbete eta Andrea Berbois - PeA.

Lekuona Fabrika | 19:00retan.

Victoria Aime / El Temblor - Het Lam Gods. Primera parte: La pastora. Idilito.

Lekuona Fabrika | 20:00.

  • Bagilak 6, zapatua:

Laia Estruch + Ikastaroko Partaideak - Ahots laborategi erakustaldia.

Niessen Kulturgunea | 17:30, doban.

Maria Ibarretxe - Green songs. Pequeños exorcismos clorofílicos.

Lekuona Fabrika | 18:00-20:00, doban.

Tartar Kolektiboa - Remedios Vals

Herriko Plaza | 19:15, doban.

Parasite Kolektiboa - 1. Koadroa: epaiketa (BERTAN BEHERA).

  • Bagilak 7, domekea:

Macarena Recuerda - Pelikula bat balitz.

Niessen Kulturgunea | 18:00, 8 €

Nazario Diaz - Amanecer alto cielo.

Lekuona Fabrika | 19:30, 8 €

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu