'Chirp, Honey Hillseko ikertzailea' filma, ikusgai

Bizkaie! 2026-02-27 09:00   Kulturea

Zinema Euskeraz programearen barruan.

Chirp, Honey Hillseko ikertzailea filma ikusgai dago EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzendutako film errusiarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun bosgarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Ikusi trailerra hemen.

Sinopsia

Honey Hillseko biztanleak Uriaren Egunerako prestetan dabiz. Egun horretan erakusten dabe Urrezko Erlauntza mitikoa, lekuko zortearen kutuna. Jaia baino lehenago, erlikia desagertu egingo da eta guztiek Chirpiri botako deutse errua, Sofie detektibearen laguntzaile bezela lan egiten dauen urtxintxa urduriari. Beraz, lagunekaz, Chirpek misterioa argitu beharko dau, benetako lapurra topau eta bakea berrezarriz.

Proiekzinoak

Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke, gaur, hilak 27: Niessen (Errenteria) eta SADE Antiguo Berri (Donostia). Ondoren, ondoko areto honeetara helduko da: Zugaza Zinema (Durango), Zalla Zine Antzokia (Zalla), Meatzari Aretoa (Muskiz), Bastero Kulturgunea (Andoain), Areria Aretoa (Lazkao), Oñatiko Zinema (Oñati), Latxartegi Aretoa (Legazpi), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga) eta Ikusgarri Zinema (Lekeitio).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan, esaterako: Ninja laukiduna. Sorrera; Tafiti eta El mito de Maracuda.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu