'Bailar y otras formas de jugarse la vida'
2026-03-03 08:26 KultureaEstreinaldia izango da Euskadin.
Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren XIV. edizinoa jarri dau martxan Bilboko Udalak. Auzoko Udaltegian izango dira parte hartuko daben lau konpainien ikuskizunak, martiaren 6tik 27ra bitartean, guztiak 19:00retan.
Euskadiko konpainia bik (J.B. Pedradas eta Beatriz Egizabal) eta Kataluniako beste bik (Precaria García- La Quebrá eta Cía Lolita Corina) hartuko dabe parte. Sarrerea doban izango da, edukierea bete arte. Persona bakotxeko konbidapen bi jaso ahal izango dira gehienez ikuskizun bakotxa baino ordubete lehenagotik hasita, Errekaldeko Udaltegian. Ikuskizun guztiak gazte eta helduentzat izango dira.
Programea
Martiak 6, 19:00retan, Precaria García-La Quebrá. Bailar y otras formas de jugarse la vida. 60 minutu. Estreinaldia Euskadin.
- Obreak 2023ko Dones Monologuistes Mes que muses lehiaketea irabazi eban Centre Cultural La Farinera del Cloten. Piezea jantzearen, bakarrizketearen eta ikus-entzunezko elementuen arteko buztarketea da, eta, umore garratza erabiliz, prekariedade artistikoari buruzko hausnarketea egiten dau, 40 urteko jantzari baten begiradatik.
Martiak 13, 19:00retan, Cía Lolita Corina. Las Gallegas. 60 minutu.
- Obreak hileta kutun eta eldarninozkoa irudikatzen dau; bertan, heriotzaren bidez egiten dan bidaiari buruz artistek daben ikuspegi berezia islatzen da. Ikuskizun onenaren ikusleen saria eskuratu eban Gaztela eta Leongo 2008ko Antzerki Azokan. Obreak antzerki komikoa eta clowna buztartzen ditu.
Martiak 20, 19:00retan, J.B. Pedradas. La fiesta fiesta. 55 minutu.
- Artelan garaikide horretan, Javier jai baten erdian esnauko da, entzungo dauen ahots bat bera lasaitzen saiatuko da, baina guztiz kontrakoa lortuko dau. Emoten dau beste ahots batzuek be berba egiten deutsela, baina ez dago seguru, haizeak oso gogor joten dau-eta. Ez dau ezer ulertzen; beraz, Javier jantzan hasten da.
Martiak 27, 19:00retan. Beatriz Egizabal. Magma mia. 75 minutu.
- Bakarrizketan patriarkatuak gure egunerokoan eta gure gorputzetan dauen eragina aztertzen da, edade ertaineko emakume baten ikuspegitik. Erupzinoa lehertzear dago sumendian… Magma Mia!
Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldia Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren ekintza-ildoen barruan dago. Kultura-eszenea deszentralizetako balio dau, uriko auzoetara hurreratuz eta tokiko konpainien lana babestu eta bizilagunei kalidadeko programazino jarraitua eskainiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
