45 mezu jaso ditue 'Txioka Sarean' gabon-agurren lehiaketan
2011-12-21 14:48Irabazleak honako honeek izan dira:
- Mezu originalena: Ander Egiluz; saria: Lekeitioko Eguren Electrodomesticos etxeak emondako Samsung Galaxy Tableta.
- Euskarri originalena: Eider Andres; saria: Areatzako SPA hotelean lagun birendako egotaldia.
- Bizkaierazko mezurik onena: Gotzon Vallejo; saria: Omago gozotegiak emondako gabonetako otzarea.
Gaur banatu ditue Bilbon Azkue Fundazinoak eta Bizkaia Irratiak alkarregaz antolatu daben Txioka Sarean gabon-agurren lehiaketako sariak. Bilboko Plaza Barrian, Euskaltzaindiaren egoitzan eta San Tomas azoka giroan egin da sari-banaketa ekitaldia.
Twitter eta Facebook bidez parte hartzeko aukerea izan da lehiaketan. Gehienek Gabonetan euskaraz zoriondu daigun facebook-eko taldeko kide egin eta euren mezua itxita parte hartu dabe. Gitxi batzuk erabili dabe #gabonagurra traola edo etiketea lehiaketarako. Danetara, 45 mezu jaso dira: idatzizkoak, Christmas edo postal itxurakoak, bideo-muntaiak edota ahozkoak.
Irabazleak honako honeek izan dira:
- Mezu originalena: Ander Egiluz; saria: Lekeitioko Eguren Electrodomesticos etxeak emondako Samsung Galaxy Tableta.
- Euskarri originalena: Eider Andres; saria: Areatzako SPA hotelean lagun birendako egotaldia.
- Bizkaierazko mezurik onena: Gotzon Vallejo; saria: Omago gozotegiak emondako gabonetako otzarea.
Lehiaketea amaitu bada be, Azkue Fundazinoak eta Bizkaia Irratiak Facebook-eko taldean zein Twitterren gabon mezuak euskeraz sortu eta zabaltzen animetan dabe jentea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!