Antxinako eta okasinozko liburuen azokea Bilbon egongo da zemendiaren 13ra arte
2011-10-27 15:49 KultureaFinkatutako hitzordua da azoka hau, urte asko daroaguz Bilbon, adierazo dau Josu Legina Euskal Liburuaren Ganbarako presidenteak. Izan be, aurten 33. ekitaldia dau Bilboko Liburu Zahar eta Aukerakoen Feriak. Helburua irakurzaletasuna bultzatzea da, herritarrei liburuak eskuartean erabilteko aukerea emotea, liburu zaharraren zirrararen barri emotea, azaldu dau Asier Muniategi antolatzaileak.
Euskal Herritik eta kanpotik etorritako 50 erakusle inguru batuko dira, ohiko legez, Arenalean ipinitako gunean. Liburu zaharrak, deskatalogauta dagozanak, edizino bitxiak eta abar topau ahal izango doguz eta baita kartelak eta argazki zaharrak be. Prezioan, danetarik egongo da, euro baten hasita.
Finkatutako hitzordua da azoka hau, urte asko daroaguz Bilbon, adierazo dau Josu Legina Euskal Liburuaren Ganbarako presidenteak. Izan be, aurten 33. ekitaldia dau Bilboko Liburu Zahar eta Aukerakoen Feriak. Helburua irakurzaletasuna bultzatzea da, herritarrei liburuak eskuartean erabilteko aukerea emotea, liburu zaharraren enkantuaren barri emotea, azaldu dau Asier Muniategi antolatzaileak, gaur egun, liburuek ibilbide laburra daukie, argitalpen asko dagoalako eta guk, bigarren aukerea emon gura deutsegu.
Holan ba, antxinako liburutzat jo geinkezanak dira feriako izarra, hau da, ehun urte edo gehiago daukienak edo barriagoak izanda be, arraroak diranak, Muniategiren arabera. Aukerako liburuak be ugari egongo dira, prezioa ez da atxakia izango, euro batetik gora salduko doguz. Hori bai, bizpahiru mende daukazan liburu bat edo beste be egongo da, harribitxiak bildumagileentzat, eta horreek mila eurotik gora balio leikie kasu batzuetan.
Eleberria eta haur eta gazte literaturea dira, gaiei jagokenez, azokan arruntenak. Euskal literaturan aitzindari izan ziran autore batzuen obrak be topau ahal izango doguz, Jon Miranderenak esate baterako, zehaztu dau Asier Muniategik.
Urriaren 28an hasita, beraz, Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokea izango dogu Bilboko Arenalean, zemendiaren 13ra arte. Goizeko hamaiketatik ordubiak arte eta arratsaldeko bostetatik bederatzietara egongo da zabalik, egunero. Krisi sasoian gagozan arren, 33. ekitaldira heldu gara, erakundeek egindako apustua be eskertu behar dogu, kulturan ez litzateke murrizketarik egin behar, azpimarratu dau Josu Leginak. Kepa Torrealdai Bizkaiko Liburuzainen Alkarteko presidentea be itxaropentsu dago, jente gehiago erakarri behar dogu, gizartean interesa sortu. Beraz, Torrealdaik jenteari konbita egin deutso, feria honek magia berezia dauka, horrenbeste liburu zahar, horrenbeste historia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!