Alberdaniak eta Ereinek Stephane Hessel, Kai Meyer, Daniel Glattauer eta Sofi Oksanen liburu bana kaleratu ditue
2011-10-27 11:33 KultureaLau liburu argitaratu barri ditue Erein eta Alberdania argitaletxeek alkarlanean, Batera izeneko bilduman, hain zuzen be, Sofi Oksanen Garbiketa, Stephane Hesselen Konprometitu zaitezte!, Kai Meyerren Arkadia iratzarria eta Daniel Glattauerren Ipar haizearen kontra. Joseba Ossa, Mia Rissan, Josu Zabaleta, Pello Zabaleta eta Irati Elorrieta izan dira itzultzaileak.
Lau liburu argitaratu barri ditue Erein eta Alberdania argitaletxeek alkarlanean, Batera izeneko bilduman, hain zuzen be, Sofi Oksanen Garbiketa, Stephane Hesselen Konprometitu zaitezte!, Kai Meyerren Arkadia iratzarria eta Daniel Glattauerren Ipar haizearen kontra. Joseba Ossa, Mia Rissan, Josu Zabaleta, Pello Zabaleta eta Irati Elorrieta izan dira itzultzaileak. Batera sailak nazinoarteko zirkuituetan onespen handia jaso daben edo jasoteko dagozan lanak argitaratzeko asmoz sortu zan.
Inaxio Mujika argitaratzaileak aurkezpenean adierazo ebanez, jente askori ailegetako moduko lanak dira danak. Sofi Oksan idazle finlandiarrak Estoniako independentziaren sasoian alkartutako emakume biren istorioa kontetan dau Garbiketa beharrean. Joseba Ossa eta Mia Rissanen andra-gizonek euskeratu dabe. Oksanen lana ez da oraindino gaztelaniara itzuli.
Hesselen Konprometitu zaitezte! Josu Zabaletak euskeratu dau. Gai asko lantzen ditu egileak liburuak, gaurkotasun handiko gaiak danak be. Glattauerren liburua, Ipar haizearen kontra, Irati Elorrietak itzuli dau, eta maitale biren gorabeherak azaltzen ditu. Arkadia iratzarria nobelea, Kai Meyerrena, Siziliako familien burruken artean sortutako maitasun istorioa da. Itzulpena Pello Zabaletarena da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!