Doinu fresko eta bat batekoak jaso ditu Su ta Gar taldeak 'Ametsak pilatzen' diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-10-20 15:38   Musikea

Gaur eguneko gaiei eta inguruko arazoei heldu deutsie oraingoan eibartarrek, hamaika abestiko bilduman. Gaiak geure ikuspuntutik azaldu doguz, errealidadea sentiduten dogun moduan erakusten ahalegindu gara, azaldu dau Aitor Gorosabel Su ta Gar-eko kideak.

Gaur eguneko gaiei eta inguruko arazoei heldu deutsie oraingoan eibartarrek, hamaika abestiko bilduman. Gaiak geure ikuspuntutik azaldu doguz, errealidadea sentiduten dogun moduan erakusten ahalegindu gara, azaldu dau Aitor Gorosabel Su ta Gar-eko kideak. Ametsak pilatzen diskoaren aurkezpen birea be hasita daukie eta, abendura arte, 15 kontzertu emongo ditue.

2006an kaleratu eban aurreko diskoa Su ta Garrek eta, harrezkero, beste proiektu batzuetan ibili dira buru-belarri, 2008an hasi ginan abesti barriak preparetan, baina gero, 20. urteurrena etorri zan eta ospakizunetan sartu ginan, azaldu dau Aitor Gorosabelek. Holan, 2010eko urtarrilean berrekin eutsien sormen lanari eta aurtengo udarako, 18 kanta euki ditue prest. Danak ezin aukeratu eta hamaika sartu ditue Ametsak pilatzen diskoan: Kanten aukeraketea egiterakoan, lan gitxien eragin dabenak sartu doguz, diskoa freskoa eta bat batekoa izatea gura izan dogu, aitatu dau Gorosabelek, sarritan, lanketa sinpleena daukan abestia, berez urten dauena, izaten da onena.

Kantetako letrak zuzenak eta argiak dirala azpimarratu dabe taldekideek, geure estiloari eutsi deutsagu. Gaiei jagokenez, hauxe azaldu dau Gorosabelek: Geure inguruko gaiak eta kezkak islatu gura izan doguz, geure ikuspuntua emon, kritikea eta aldarrikapena ahaztu barik. Holan, gatazka politikoa, inbidia, maitasuna, botereari kritikea eta beste gai asko landu ditue diskoan. Letrak ez dira oso baikorrak, hori egia da, baina ez dogu ezer suntsitu nahi, kritika eraikitzailea bilatu dogu.

Kantarik baikorrena, diskoari izena emoten deutsana dala azaldu dabe, Ametsak pilatzen: Sasoi itxaropentsuan sartu gara Euskal Herrian eta hori be agirian itxi nahi izan dogu, esperantza hori sartu nahi izan dogu, esan dau Aitor Gorosabelek. Bideoklipa eta singlea egiteko, baina, Norbera bere ametsen jabe kantea aukeratu dabe, Su ta Garren esentziari eusten deutson kantea dalako. Hegan instrumentalak zabaltzen dau hamaika piezako diskoa eta baladaren bat edo beste be badago, aniztasuna dago estiloetan, beti be geure ikutua ahaztu barik.

Ametsak pilatzen diskoa hiru taldekideren artean grabau dabe, Dabid Zarzosak taldea itxi daualako oraintsu. Holan, baxua, Aitor Gorosabeli egokitu jako grabaketan, abotsa eta kitarreagaz batera. Galder Arrillagaren esku egon da bateria eta, kitarra elektriko eta akustikoa, barriz, Xabi Bastidak jo ditu. Kanta gehienen musika eta letrak Gorosabelenak dira.

Orain, Ametsak pilatzen diskoa aurkezteko momentua heldu jako Su ta Gar talde beteranoari. Urriaren 15ean, Hazparnen hasi eben aurkezpen birea eta, abendura arte, 15 kontzertu izango dira guztira. Hurrengoak, Tolosako Bonberenean (urriak 22) eta Bilboko Kafe Antzokian (urriak 29) izango dira eta, besteak beste, Durango, Gasteiz, Madril, Bartzelona eta Lugon be joko dabe. Abenduaren 30ean, Iruñean amaituko dabe birearen lehenengo zatia. Gero, 2012an, bigarren zatiari ekingo deutsagu eta emonaldiak berbatuten gabilz, iragarri dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu