Kulturen arteko X. Topaketea egingo da Eibarren (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia) urriaren 23an

Bizkaie! 2011-10-21 15:38   jardunaldiak

Harresiak Apurtuz etorkinei laguntzeko Gobernuz Kanpoko erakundearen Euskadiko koordinakundeak Kulturen arteko X. Topaketea antolatu dau Eibarren (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia) urriaren 23rako, aitatu bi udalerrietako gizarte-taldeakaz batera eta aldarrikapen giroan, eskubideen ukapena, etorkinen kriminalizazinoa eta egun dagozan migrazino-kontrol guztiak salatzeko.

Antolatzaileen eretxiz, atzeraldi ekonomikoaren atxakiagaz, migrazino arloko politikea gogortzen doa egunetik egunera, eta horrek ondorio larriak dakarz, besteak beste, egoera irregularrean dagozan etorkinakazko presino poliziala, Atzerritarren Legearen araudi barria indarrean sartzeagaz batera, familia batzeko baimenak lortu edo baimen horreek barritzeko baldintzak zorroztea, eta joan dan irailean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zan Diru-sarrera Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen aldaketak gizarte-eskubideetan eragingo dauen murrizketea.

Harresiak Apurtuz koordinakundeko arduradunen arabera, etorkinak dira herrialdeen arteko nahiz herrialde barruko desbardintasun ekonomiko eta sozialen frogarik argiena. Harresi geografiko, politiko eta kulturalak eregitea kriminalizetako estrategia bat da, eta nazinoarteko kapitalaren errentagarritasunaren izenean, giza eskubideak zapaltzen ditu.

Eibarren eta Ermuan egingo dan jardunaldiaren aldarrikapenen artean dagoz etorkinak eskubideen jaube dirala autortzea, eta ez gitxi batzuen beharrizan ekonomikoen menpean dagoan eskulan hutsa; eta Eusko Jaurlaritzeak egin nahi dauen eskubide sozialen murrizketea salatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu