Francisco de Garay lehenengo euskal esploratzailearen gorabeherak ezagutzeko atxakia

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-10-20 15:49

Gaur egun ia inork ez dau Francisco de Garay ezagutzen, historialari eta ikertzaileek izan ezik. Halanda be, bere sasoian Ameriketako gizonik aberatsena izan zan, Fernando Katolikoa erregearen bazkidea eta Cristóbal Colónen loba bategaz ezkondua. Aditu askoren eritxiz, lehenengo euskal esploratzaile garrantzitsua dogu. Personaietan inguruko hutsunea beteteko asmoz argitaratu dau Goi Bañalesek Francisco de Garay. Lehenengo euskal esploratzaile gailena beharra.

Gaur egun ia inork ez dau Francisco de Garay ezagutzen, historialari eta ikertzaileek izan ezik. Halanda be, bere sasoian Ameriketako gizonik aberatsena izan zan, Fernando Katolikoa erregearen bazkidea eta Cristóbal Colónen loba bategaz ezkondua. Aditu askoren eritxiz, lehenengo euskal esploratzaile garrantzitsua dogu. Personaietan inguruko hutsunea beteteko asmoz argitaratu dau Goi Bañalesek Francisco de Garay. Lehenengo euskal esploratzaile gailena beharra.

Liburuaren aurkezpena Bilboko Batzar Nagusien egoitzan egin dabe, eta Goio Bañales egileaz gan, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Joseba Andoni Llaguno Sopuertako alkatea eta Javier Barrio Enkaterrietako Museoko zuzendaria izan dira. Izan be, hiru erakundeek alkarlanean kaleratu dabe lana.

Gehienontzat guztiz ezezaguna da Francisco de Garay, baina liburu honek ezagutzera emongo dau. Horregaititik Batzar Nagusiek babestu dabe proiektua, adierazo dau prentsaurrekoaren hasieran Ana Madariagak. Sopuertako alkateak be personaiaren ganeko ezezagutzea izan dau berbagai: Aitzindaria izan zan ostean etorri ziran Sopuerta inguruko hainbat esploratzaile eta merkatarirentzat. Sopuerta bera be gitxi ezagutzen dala esan dau Llagunok, eta danen artean ezagutarazo behar dogu, ganeratu dau.

Francisco de Garay Sopuertan jaio zan, 1475. urtean, eta Mexikon hil, 1523an. Gazte egin eban Ameriketarako bidea, 18 urte besterik ez ebazala; Cristóbal Colónen bigarren biajean joan zan Ameriketara, hain zuzen be.

Goio Bañalesek autortu dauenez, liburuak hasieran nobelea izan behar eban. Francisdo de Garayren bizimodua hain izan zan erakargarria sano aproposa begitandu jatala nobela bat idazteko, baina azkenean proiektuak orain daukan itxurea hartu dau, azaldu dau.

Suberte handia euki eban Garayk, Bañalesen arabera. Izan be, Ameriketara ailegau eta urre-meatza bat topau eban. Merkataria zan, intuizino handia eukan, nabarmendu dau egileak. Halan, esaterako, Fernando Katolikoa erregeagaz batera, Jamaika uhartea janari eta jantzi lantegi bihurtu eban, Europatik etorten ziran espedizinoak goitik behera hornitzeko.

Potere handiko gizona izan zan, baina aurrez aurrre topau eban beste personaia handi bat, Hernan Cortés. Konkistadore espainiarrak Mexiko bere egin gura eban, eta Garayk traba egiten eutsan. Gorabehera askoren ostean, Cortesék garaitu egin eban bataila batean. Francisco de Garayren heriotzearen erantzuletzat dauke adituek, eta ez ete eban pozoitu pentsetan dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu