Euskerazko aditz laguntzaileak jokatzen laguntzen dauen webgune bat sortu dabe

Bizkaie! 2011-10-21 14:23

Bideojokoak eta eskuko telefonoetarako aplikazinoak garatzen dituan Ideateca enpreseak Garikotz Knörr de Santiago filologo gasteiztarragaz lan egin dau, euskerazko aditz laguntzaileak jokatzen laguntzen dauen Aditzak.com webgune barria sortzeko.

Bideojokoak eta eskuko telefonoetarako aplikazinoak garatzen dituan Ideateca enpreseak Garikotz Knörr de Santiago filologo gasteiztarragaz lan egin dau, euskerazko aditz laguntzaileak jokatzen laguntzen dauen Aditzak.com webgune barria sortzeko. Gehienbat euskera-ikasleei dago zuzenduta, baina baita euskerearen profesionalei be, besteak beste, idazle, itzultzaile, irakasle edo ikasleei, 'euskeraz ondo jakin arren, noizean behin zalantzak izaten baitira', Ideatecak jakinarazo dauenez.

Aditza euskerearen elementu konplexuenetakoa dalako sortu da ekimena. Izan be, aditzak zuzen jokatzeko era desbardinak dagoz, betiko taulak edo hiztegi eta testu-liburuetan dagozan zerrendak.

Aditzak.com webgunearen bidez, erabili nahi diran denpora, mota eta personak aukeratzen dira, eta arbel batek egoki jokatutako aditza erakusten dau. Gainera, gehienetan, esaldi bat agertzen da adibide moduan, testurako egokia dan konbinazinoa aukeratu dala egiaztatzeko.

Ideateca enpresatik adierazo dabenez, gaur egun aditz laguntzaile ia guztiak emoten diran arren, Garikoitz Knörr eta euskal enpresea lanean dabilz Aditzak.com aplikazinoaren zerbitzuak beste aditz mota batzuetara zabaltzeko, berbarako, sintetikoak, alokutiboak eta euskalki desbardinetakoak.

Aditzak.com webgunearen bidez, Garikoitz Knörr filologo gasteiztarrak teknologia barrien bidezko euskerearen ikasketa gehitu deutso ingelesera eta frantsesera oraintsu itzulitako Kaixo! Solasaldi Gidaliburuari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu