Haize-Arrosak eta Faltriqueirak amamei egindako 'Magala' kantua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2025-09-12 09:32   Musikea

Plataforma digital guztietan dago entzungai.

Magala, Haize-arrosaren eta Faltriqueiraren abesti barria sano ederra da. Eneritz Gorritxategiren berbak ditu eta amamei egindako omenaldi hunkigarria da: euren istorioak eta babes-indarra goraipatuz, euskerea eta galegoa batuz.

Abestiagaz batera YouTuben dagoan bideoklipa be argitaratu dabe, kantuaren samurtasuna irudi bihurtzen dauena eta belaunaldien arteko izaera poetikoa azpimarratzen dauena. Ikusi eta entzun hemen.

Baga-Biga Produkzioak. Musika ideiak etxearen eskutik dator kantua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu