'Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa' filma, ikusgai
2025-09-12 08:20 ZinemeaZinemea Euskeraz programearen barruan.

Sari nagusia: ziztu bizian filma ikusgai dago EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzenduta dagoan film norvegiarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun laugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.
Sinopsia
Raven eta Pinky lagun banatuezin bi dira. Sable-hortz kapitain bildurgarriagaz (zazpi itsasoetako erregea) dabiz nabegetan. Horreen arteko adiskidetasuna kolokan dago, Sibylla kondesak itsasontziari eraso egin, brankako maskaroia ostu eta Pinky preso hartu dau-eta. Kolpe horren atzean plan arabere handiagoa ezkutatzen da: kapitaina harrapau eta zazpi itsasoetako erregina aldarrikatzea. Lagunaren patua eta etxea arriskuan dagozala, Raven tripulazinoagaz alkartu da kondesea geldiarazoteko bidaia epiko batean.
Proiekzinoak
Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Golem Alhondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), SADE Cines Príncipe (Donostia) eta Niessen (Errenteria).
Datozen hilebeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan: Supercharlie (urria) eta El tigre perdido (zemendia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!