Bigarren kontzertua iragarri dau Zetakek San Mamesen

Bizkaie! 2025-09-11 08:16   Musikea

Gaur, hilak 10, goizeko 10:00etan, jarriko dira sarrerak salgai hemen.

Zetakek, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, Mitoaroa III ikuskizunaren bigarren kontzertua iragarri dau, San Mamesen, bagilaren 19an. Bagilaren 20ko kontzerturako sarrerak aurresalmentan agortu dira hiru ordutan. Lehen aldia izango da euskara hutsean egindako ikuskizun batek futbol estadioa beteko dauena.
 
Bigarren egun horretarako sarreren salmentea gaur, eguena, goizeko 10:00etan edegiko da hemen. 

Mitoaroa I (oraina) eta Mitoaroa II (iragana) lanen ondoren, Mitoaroa IIIk beste jauzi bat emon dau: errealidade distopiko batean pasauko da, San Mames euskal kulturearen bozgorailu nagusi izateko pentsauta.
 
Bizkaiko Foru Aldundiak lagundutako ikuskizuna

Kontzertua Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza nagusiagaz egingo da. Aldundiak behin eta barriz erakusten dauen euskal kulturearen eta sorkuntzea garaikidearen aldeko konpromisoak posible egiten dau holako ekitaldiak egitea. Hainbat komunikabideren laguntzea be izango dau: halanda ze, Naiz, Berria eta Noticias de Navarra ekitaldiaren ko-babesle izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu