'Ipar Eszena Bidea, kulturea gizarte osasuntsu eta kritiko baten oinarria da'

Bizkaie! 2025-09-11 10:19   Kulturea

Erein, jagon, loratu, irailaren 12tik 26ra.

Euskera, Kultura eta Kirola saileko foru diputadu Leixuri Arrizabalaga pozarren dago BFAK beste erakunde batzuekaz babesten dauen Ipar Eszena Bidearen aurtengo edizinoa Bizkaian aurkeztu dabelako. Gure helburuetako bat tokiko talentua sustatzea da, lurraldeko artistei euren ibilbideetan laguntzea eta, bide batez, gizartearen eskura jartea kultura eskaintza zabala eta anitza.

Arte eszenikoen bitartez Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa eta Errioxaren arteko truke kulturalerako proiektua da Ipar Eszena Bidea, sinistuta gagozalako, kulturea gizarte osasuntsu eta kritiko baten oinarria dala zehaztu dau Arrizabalagak. Oinarrizkoa da kultureak gure gizartean dauen presentzia eta, horregaz batera, badakigu Bizkaiak asko dauela emoteko, tokiko talentu handia dauelarik.

Informazino gehiago eta babesleak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu