Barakaldo Antzokiak XXIX. Ostiral Flamenkoen Jaialdia aurkeztu dau

Bizkaie! 2025-09-11 09:06   Musikea

Euskadin argitaratu bako hamar ikuskizun izango dira.

Amaia del Campo eta Gurene Unibaso. | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurton, Ostiral Flamenkoak irailaren 19tik zemendiaren 14ra bitartean egingo dira, hamar ikuskizun eskainiz, guztiak Euskadin lehen aldiz. Programazinoak 4 jantza eta 6 kantu-ikuskizun batzen ditu, Arcangel lako artista ospetsuak eta Lela Soto lako figura barrien talentua buztartzen dituan proposamenagaz.

Amaia del Campo Barakaldoko alkateak eta Gurene Unibaso Antzokiaren Garapen koordinatzaileak Ostiral Flamenkoen XXIX. Jaialdiaren programazinoa aurkeztu dabe.

Alkateak ekitaldiaren kultura arteko dimensinoa azpimarratu dau: Barakaldo Antzokiko agertokiek Andaluzia, Katalunia, Madril eta Extremadurako 40 artista baino gehiago hartuko ditue, gure jaialdia kultura arteko benetako topaketea bihurtuz. Bertan, flamenkoa hizkuntza unibersala izango da.
 
Konpromisoa eta irisgarritasuna

Jakina, euskal ordezkaritzea be egongo da. Adriana Bilbao eta Nerea Vesga artistek inaugurauko dabe jaialdia Cruzades ikuskizunagaz. Flamenkoak euskal jantzeagaz berba egiten dau eta doban ikusi ahal izango da Herriko Plazan.

Era berean, Barakaldoko Udal Musika Bandearen kontzertua iragarri dabe, doban, Ostalinda Suarezegaz batera, Europako zeharkako flautan lizentziatutako lehen emakume ijitoa. Artisteak Instrumentista Flamenkoaren bigarren saria jaso barri dau Cante de las Minas lehiaketa ospetsuan.

Del Campok jaialdiak gazteekaz dauen konpromisoa gogorarazo dau: % 50eko deskontua izango dabe azken orduko leihatilako ikuskizun guztietan, flamenkoa belaunaldi guztiei interesetan jaken artea dala uste dogulako.
 
Programazinoa 

  • Irailak 19, Herriko Plazan: Cruzades (Kukai Dantza, Nerea Vesga, Adriana Bilbao, Julen Achiary). 
  • Irailak 19, Herriko Plazan: La Voz Callada, Los Aurora. Marina Paje jantzari bezela izango da. 
  • Irailak 26, Herriko Plazan: La Materia (Olga Pericet eta Daniel Abreu)
  • Urriak 3, Barakaldo Antzokian: Recordando a Marchena (Sandra Carrasco eta Davil de Arahal).
  • Urriak 10, Barakaldo Antzokian: La Piñona Insaciable (Lucia ALvarez). Ondoko honeek izango ditu lagun: Jonatan Miró jantzaria, Ramon Amador gitarristea eta José El Pechuguita, Ezequiel Montoya eta Jesús Corbacho kantariak.
  • Urriak 17, Barakaldo Antzokian: Mar en Calma (Soleá Morente). 
  • Urriak 24, Barakalko Antzokian: El fuego que llevo dentro (Lela Soto)
  • Urriak 31, Barakaldo Antzokian: Ostalinda Suarez & Barakaldoko Udal Musika Bandea.
  • Zemendiak 7, Barakaldo Antzokian: Lurrari Usaina (Onobense Arcángel). Francis Gómez gitarristea eta Los Mellis taldeko txaloak izango ditu lagun.
  • Zemendiak 14, Barakaldo Antzokian: Los bailes robados (David Coria).

Ekintza osogarriak 

Del Campok iragarri dauenez, hainbat egitasmo prestau ditugu, lehen aldiz, esaterako, txikienentzako arte plastikoei buruzko tailerra edo C. Tanganak zuzendutako 'La guitarra flamenca de Yerai Cortés' film dokumental sarituaren proiekzinoa.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu