Herritarrak euskaltegietan matrikulau daitezan animau ditue Bilbon

Bizkaie! 2025-09-12 07:49   Euskerea berbagai

Euskerea nonahi-Euskerea en cualquier parte goiburupean.

Bilboko Udalak euskerea ez dakitenak, ikasten jarraitu nahi dabenak edo hobetu nahi dabenak matrikulau daitezala animau ditu eta hizkuntzea herritarren eguneroko edozein espazio eta egoeratan erabiltea defendiduten dauen goiburuagaz egiten dau.

Zentro, maila eta ordutegien eskaintza zabalaz gan, Udalak urtero emoten dituan ikaskuntzarako laguntza ekonomiko garrantzitsuak nabarmendu ditu. Eider Inunciaga Euskera, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazinoarteko Gaietako zinegotziak, Bilboko 17 euskaltegietako ordezkariakaz batera, Euskara Nonahi-Euskera en cualquier parte kanpainea aurkeztu dau 2025-2026 ikasturte honetan tokiko euskaltegietan matrikuletea bultzatzeko.

Bilboko Udalak gero eta euskaldunagoa dan urian aurrera egiteko dauen helburuari eutsiz, kanpainea dagoeneko ikusgai dago uri osoan zehar dagozan euskarri, herritarren eguneroko edozein espazio eta egoeratan hizkuntzearen erabilerea defendiduten duen goiburu baten pean: Euskara Nonahi-Euskera en cualquier parte horri eutsiz, Udalak euskeraz ez dakitenak, ikasten jarraitu nahi dabenak edo hobetu nahi dabenak animatu nahi ditu. Kanpaina hainbat une eta formatutan egongo da irailean uri osoan, markesinetan, Bilbobusen autobusetan, Bilboko Udalaren sare sozialetan eta komunikabideetan, bai eta barrutietako udaltegietan, kiroldegietan eta uriko ikastetxeetan be.

Kanpaineak zentro, ordutegi eta mailen eskaintza zabala eskainiko dau, baita Udalak urtero emoten dituan ikaskuntzarako laguntza ekonomiko garrantzitsuak be. 2025ean, 2004an bezela, Bilboko Udalak herritar guztiei zuzendu deutsee dirulaguntza horreek, Bilboko biztanleria guztia euskalduntzeko urratsa egiteko. Baldintza honeek beteten dituenek eskatu ahal iango dabe laguntzea: erroldauta egotea, gitxienez azpimaila bat gainditzea, % 60ko asistentzia izatea eta erakunde publikoakaz zorrik ez izatea. Diru-poltsea agortu arte emongo dira dirulaguntzak. Igaz barritasunari esker, 2024an nabarmen handitu zan emondako dirulaguntzen kopurua 2023. urteagaz alderatuta, 288tik 845era.

Bilbok 17 euskaltegiko sarea dauka. Ohiko eskola eta ikastaroez gan, kolektibo eta enpresentzako barnetegiak eta berariazko ikastaroak eskaintzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu