Azkuna Zentroak Marlene Krause elejidu dau
2025-09-11 12:34 KultureaKomikiaren nazinoarteko V. egoitzan parte-hartzeko.

Azkuna Zentroa, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa, La Cité internationale de la Bande Dessinée et de L 'image de Angoûleme eta Maison de la Litque de la Litere de Quebec aukeratu ditue egoitza horren bosgarren edizinoan parte hartuko daben hiru personak: Marlene Krause (Azkuna Zentroa), Louka Butzbach (Angoûleme) eta Mireille St-Pierre (Quebec).
Epaimahaiak, aurkeztu diran proposamenen kalidade grafikoa nabarmendu dau, baita emakumeen presentzia be, komikiaren egungo noranzkoa erakusten dau-eta. Marlene Krauseren kasuan, nazinoartean ibilbide luzea dauen eta L 'Association, Apa Apa eta Pol · len Edicions argitaletxeetan argitaratutako hainbat lan grafiko dituan egilea da.
Artista bakotxak ondoz ondoko egonaldia izango dau hiru urietan: Angoulême, Bilbo eta Quebec. Egoitzearen barruan, artista bakotxak haren sorkuntza proiektua landuko dau eta entidade bakotxak, era berean, harrera programea atonduko dau, lantegiak, batzarrak, alkarrizketak edo bestelako jarduerak.
Gainera, hiru egonaldiak izan bitartean jaialdia egingo da egoitza bakotxean, hartu-emon profesionaletarako, eduki, jardueretan parte hartu eta ikusleakaz batzeko egokiak: Komikiaren Nazinoarteko Jaialdia Anguleman, Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdia Bilbon eta Québec BD Jaialdia Quebecen.
Egonaldian lan partekatuko tailerra izango dabe uri bakotxean eta bidaiakaz eta ostatuakaz batera, 4.500 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dabe egonaldien iraupena ordaintzeko.
Marlene Krause
Marlene Krause (Wanne-Eickel, Alemania, 1984) eleberri grafikoen egilea, ilustratzailea eta irakaslea da. Hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Momento Móvil (2019), Maud (2018) eta À un autre endroit (2014), baita fanzine ugari be. Gutter Fest autoedizino-jaialdiaren atontzaileetako bat izan da Bartzelonan, eta lankidetzan ibili da Goethe Institut eta Cervantes Institutuagaz. Berlingo Comicstipendiumeko bekaduna izan zan, Deutscher Literaturfondseko komiki-bekea jaso eban, eta haren lana bakarkako eta taldeko erakusketetan egon da ikusgai Alemanian, Espainian, Frantzian, Lituanian eta Txilen.
Komikiaren nazinoarteko egonaldi horretan, Precariedad narrazinoa prestetan dabil. Elementu autobiografikoetan eta benetako leku eta egoeretan oinarritutako fikzinoko istorioa da, Bartzelonako turismoaren sektoreko lan-prekariedadeari buruzkoa.
Mireille St-Pierre
Mireille St-Pierre 1985ean jaio zan Rimouskin. Diseinatzaile grafiko bezela ibili zan zenbait urtez hainbat agentziatan eta, gero, ilustrazinoaren munduan sartu zan bete-betean. Haren lana goraipatua izan da nazinoartean, eta bezela sensibilidadearen ñabardurak atzemoteko dauen gaitasunagaitik nabarmentzen da. 2020an, haren lehen eleberri grafikoa argitaratu eban Nouvelle adresse argitaletxeak, La brume. 2024an Suivra le néant atera eban.
Proiektu horreei hainbat sari emon deutsee, besteak beste, Applied Arts sariak, New Yorkeko Society of Illustratorsen urteko erakusketearen 67.º edizinoko epaimahaiaren hautaketea, eta aitamena liburu-saltzaileen gremioak 2025ean Frantzian emondako Prix des libraires sarien atariko zerrendan.
Louka Butzbach
Louka Butzbach Marseillan bizi dan komikigilea da. Mikroedizinoaren munduan lehen urratsak emon ondoren, haren lehen liburua argitaratu eban, La Constituante (Éditions Matière, 2023), Frantziako Iraultzan komiki tailer bati buruzko istorio anakronikoa. Haren komikiek, ipuinaren, alegiaren, antzerkiaren eta amesaren erdibidean, askatasunaren bilaketea garatzeko beharrezkoak diran espazioa eta denporazkotasuna eskaintzen deutsee personaia gazte, androgino eta malenkoniatsuei. Lagon, Colorama Clubhouse edo Strapazin aldizkarietan kolaboratu dau eta ilustrazino eta pintura praktikea garatzen dau. Horreezaz gan, proiektu kolektiboetan parte-hartzen dau, esaterako Cheezy Dream web seriean (2024) edo Exposissimo erakusketa seriean (2021-2023).
Hiru helmuga
Nazinoarteko egonaldi gurutzatu horrek bide emoten dau hainbat herrialdetako personak alkartzeko nobela grafikoaren funtsezko ingurune profesionaletan. Esperientzia horren helburua komikiaren esparruan sorkuntzea bultzatzea eta hainbat herrialdetako personen arteko hartu-emonak sustatzea da, eleberri grafikoan oinarrizkoak diran ingurune profesionaletan, beste diziplina artistiko garaikide batzuetako artistakaz konektetako.
Formatu horrek aukerea emoten deutse sortzaileei alkar aberasteko parte-hartzen daben urietako kultura-inguruneak esploretan. Bestalde, esperientziak eta ideak trukatuz, horreen sormena handitzen da.
Azkuna Zentroan, Mediateka BBKren barruan dago egoitzea. Komikia da espazio horretako bildumako ardatz egituratzaileetako bat. Zentroko hainbat publiko komunidadek gehien konsultetan daben ataletako bat da. Komiktekak, bigarren pisuan genero horri eskainitako guneak, 6.000 liburu baino gehiago ditu eta podcast bidezko programazino hedatua, urtean 40.000 lagunetik gorako audientzia dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!