Ur Apalategik jasoko dau euskerazko narratiba arloko Euskadi Literatura Saria

Bizkaie! 2011-10-20 17:21   sariak-autortzak

Ur Apalategik jasoko dau Euskadi Literatura Saria euskerazko narratiba alorrean, Fikzioaren izterrak ipuin-bildumeagaitik. Haur eta Gazte Literatura alrloan, barriz, Miren Agur Meabek hartuko dau saria Errepidea lanagaitik. Bestalde, Jon Bilbao, Bajo el influjo del cometa lanagaitik saritu dabe gaztelaniazko narratiba arloan.

Ur Apalategik jasoko dau Euskadi Literatura Saria euskerazko narratiba alorrean, Fikzioaren izterrak ipuin-bildumeagaitik. Haur eta Gazte Literatura alrloan, barriz, Miren Agur Meabek hartuko dau saria Errepidea lanagaitik. Bestalde, Jon Bilbao, Bajo el influjo del cometa lanagaitik saritu dabe gaztelaniazko narratiba arloan. Haur eta gazte literaturako gaztelaniazko saria emon barik itxi dabe. Gaur Donostian, hiru irabazleakaz batera egindako agerraldian Blanca Urgell Kultura sailburuak emongo ditu zehetasunak

Oraintsu iragarri zituen ganerako saridunak: Carlos Zabalak Zubi bat, Drinaren gainean lanaren itzulpenagaitik irabazi dau euskerazko literatura itzulpenaren lana. Iban Barrenetxeak Bombástica Naturalis lanean egindako lanagaitik eskuratu adu ilustrazino onenaren saria eta Iñaki Uriartek Diarios 1999-2003 lanagaitik jaso dau gaztelaniazko sariakera saria. Euskerazko saiakera onenari saria Joseba Sarrionandiarentzat izan da, Moroak gara behelaino artean? lanagaitik.

Eusko Jaurlaritzeak emoten ditu urtero sariok, eta 18.000 euroko diru-saria dauka bakotxak. Lana beste hizkuntza batean kaleratzen badabe 4.000 euro gehiago eskuratuko ditu egileak. Ur Apalategiren lana dagoeneko gaztelaniaz be eskuratu daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu