Josefina Triguero Espainiako lehenengo emakumezko epaileak jasoko dau Manuel de Irujo 2011 saria
2011-10-20 14:23 sariak-autortzakOrain dala 33 urte Espainiako lehenengo emakumezko epaile izan zan Josefina Triguerok (Madril, 1946) jasoko dau gaur, urriak 20, Bilboko Zabalguneko eraikinean, Justizia arloko Manuel de Irujo 2011 saria. Haren jurisdikzino-jardunbidea guztiz bat datorrelako epaileek izan beharreko lanbide-doeakaz eta Espainian karrera judiziala egiten lehenengo emakumea izatea bere garaian ohiz kanpokoa izan zalako.
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazino sailburu Idoia Mendiak orain dala 33 urte Espainiako lehenengo emakumezko epaile izan zan Josefina Triguerori (Madril, 1946) emongo deutso gaur, urriak 20, Bilboko Zabalguneko eraikinean, Justizia arloko Manuel de Irujo 2011 saria. Haren jurisdikzino-jardunbidea guztiz bat datorrelako epaileek izan beharreko lanbide-doeakaz eta Espainian karrera judiziala egiten lehenengo emakumea izatea bere garaian ohiz kanpokoa izan zalako erabagi dau epaimahaiak saria berari emotea.
Triguerok 1977ko abenduan ekin eutson karrera judizialari, eta Justiziaren balioak bultzatzeko eta Zuzenbidea sustatu eta garatzeko bide barri bat edegi eban, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazino Sailak jakinarazo dauenez.
Josefina Triguero Zuzenbidean lizentziau zan Madrilgo Konplutentse Unibersidadean. 1977an ekin eutson karrera judizialari eta 1978ko urtarrilean hasi eban lanbide-ibilbidea epaile-lanetan, Navalmoral de la Matan (Extremadura). Han jardun ondoren, Donostia, Bartzelona eta Madrilgo epaitegietan jarraitu eban lanean. Gaur egun, Madrilgo Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salako magistratua da.
Triguerok epaietan teknika juridiko jasoa erakusten dauela eta lan-arloko jurisdikzinoko lan-gatazkak konpontzeko ahalegin handiak egiten dituala azpimarratzen dabe haren lankideek. Triguero and.aren ibilbideak erakusten dau karrera judizialaren feminizazinoaren sustatzaile nagusia dala (1966ra arte karrera judiziala emakumeentzat debekatuta egon zan Espainian).
Manuel de Irujo Sariaren bidez, jentaurrean goraipatu nahi da jardunbide personal edo profesionalen bidez Justiziagazko eta haren balioakazko konpromisoan eredugarri diran eta Zuzenbidearen edozein diziplina edo espezialidade garatzen eta sustatzen daben personen eta taldeen jarduera.
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazino Sailak urtero emoten dauen saria da Manuel de Irujo eta, Nestor Basterretxea eskultorearen lan batek, aintzatespen publikoa egiteko ekitaldi batek eta 15.540 euroko diru-kopuruak osotzen dabe. Aurreko edizinoko saria José Manuel Finezek jaso eban. Finez Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuordea izan zan 2009ko maiatzetik 2010eko urriaren 15ean hil zan arte.
Manuel de Irujo y Olloren oroimenez emoten jako izen hori sariari. Lizarran (Nafarroa) jaio zan 1891ko irailaren 25ean, eta Espainiako II. Errepublikako Justizia ministro izentau eben 1937ko maiatzaren 17an. Irujok, bere kargua hartu ebanean, erakundeetan egin behar eban lanaren printzipioak aldarrikatu zituan: gizarte-bardintasuna, gizabanakoen askatasuna, demokrazia politikoa, justizia, zuzenbide-estatua eta botere judizialaren independentzia. Oso egoera gogorrean burrukatu behar izan eban printzipio horreen alde.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!