Bilbok bertoko eta Italiako musika taldeen arteko trukea sustatzen dau
2011-10-21 15:20 MusikeaBilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Torino eta Varese udal italiarretako gazteria-zerbitzuakaz alkarlanean, musikari gazteen trukea sustatzeko Urrutirock programa dauka martxan, eta horren barruan, talde italiarren kontzertu bat izango da Bilborock aretoan gaur, urriaren 21ean.
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Torino eta Varese udal italiarretako gazteria-zerbitzuakaz alkarlanean, musikari gazteen trukea sustatzeko Urrutirock programa dauka martxan, eta horren barruan, talde italiarren kontzertu bat izango da Bilborock aretoan gaur, urriaren 21ean.
Gazteria Zerbitzuak antolatutako Urrutirock programeak 18 eta 30 urte bitarteko musikari gazteen zabalkundea egitea dau helburu, eta horren barruan dago Europako zenbait uritako musika-taldeen arteko truke hau, Bilboko Udaleko iturriek adierazo dabenez.
Trukeei esker, euskal musikari gazteek aukerea dabe nazinoarte-mailako musikearen mundua eta musikea egiteko beste modu batzuk bertatik bertara ezagutzeko. Era berean, euren ingurutik urrun, beste herrialde batzuetako eszenatokietan esperientzia hartzen dabe eta euren lana ezagutzera emoten dabe bertokoak ez diran beste musika-zirkuitu eta komunikazino-kanal batzuetan.
Kontuak kontu, gaur, iluntzeko 20:00etan, Torinoko Udalak antolatutako Pagella Non Solo Rock lehiaketako irabazlea izandako Ronny Taylor taldeak eta Vareseko Udalak antolatutako Va Sul Palco lehiaketako finalistea izandako Numa Sosa and The Gauchos taldeak kontzertua eskainiko dabe Bilborock aretoan, Nafarroako Akatu taldeagaz batera; nafarrek Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketearen 21. edizinoko Euskal Herriko talderik onenarentzako Bilbo Hiria saria irabazi eben, hau da, CD bat grabetea eta Bilborocken agerraldi bat.
Trukearen barruan hiru euskal taldek jo eben Varesen, Cernobbion eta Torinon: maiatzaren 7an, Incursed talde bizkaitarrak konbidatu lez jo eban Vareseko Va Sul Palco lehiaketan; garagarrilaren 24an, Quaoar talde bizkaitarrak Cernobbio urian jo eban hango Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako jaialdi batean; maiatzaren 13an, Yellow Big Machine talde bilbotarrak konbidatu lez jo eban Pagella Non Solo Rock lehiaketako finalean eta maiatzaren 14an Torinoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatutako Gazteen Sormeneko Jaialdian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!