Leonard Cohen musikariak Letren Asturiaseko Printzea saria jasoko dau Oviedon
2011-10-21 15:23 MusikeaMusikari eta idazle kanadiarrak Letren Asturiaseko Printzea saria jasoko dau barikuan, hilaren 21ean, Oviedon. Epaimahaiak bizitzea amaiera bako balada lez kontetako gaitasuna, poesia eta musikea buztartzeko ahalmena, eta mundu osoko hiru belaunalditan eragina izan dauen lana sortzea nabarmendu ditu. Cohen, ganera, disko barria atontzen dabil.
Musikari eta idazle kanadiarrak Letren Asturiaseko Printzea saria jasoko dau barikuan, hilaren 21ean, Oviedon. Epaimahaiak bizitzea amaiera bako balada lez kontetako gaitasuna, poesia eta musikea buztartzeko ahalmena, eta mundu osoko hiru belaunalditan eragina izan dauen lana sortzea nabarmendu ditu. Cohen, ganera, disko barria atontzen dabil.
Leonard Cohen Montrealen jaio zan, 1934an, eta bere lehenengo poesia liburua 1956ean argitaratu eban, Federico García Lorca poeta espainiarra oinarri dauen Let us compare mythologies. Izan be, Cohenek sarritan autortu dau Lorca miresten dauela. Danetara, hamahiru bat liburu argitaratu ditu, besteak beste, The favourite game (1963) nobelea, Parasites of Heaven (1966) poesia liburua, Book of longing (2006) eta Poems and Songs (2011). Musikea lehenagotik ezagutu arren, 1967an atara eban Songs of Leonard Cohen lehenengo diskoa, haren ostean makina bat gehiago kaleratu ditu, tartean, Songs of Love and Hate (1971), New Skin for the Old Ceremony (1974), Various Positions (1984), I’m Your Man (1988) eta Ten New Songs (2001).
Disko barria plazaratuko dau laster, Cohenek berak Oviedon adierazo dauenez. Lanak hamar kanta ditu, eta urte amaierarako argitaratuko dau.
Asturiaseko Printzea saria dala-eta emondako prentsaurrekoan, Federico Garcia Lorcak, flamenkoak eta espainiar gitarreak bere bizitzan izandako eragin sakona azpimarratu eban. Cohenen alabeak Lorca dauka izena, eta Take this Waltz"abesti ezaguna poeteari eskaini eutson.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!