'Birdboy' film laburrak Animazinozko Lan Onenaren Silver Hugo saria jaso dau Chicagoko Zinema Jaialdian

Bizkaie! 2011-10-24 11:30   Barriak

Birdboy film laburrak Amerikako Estadu Batuetako (AEB) jaialdietan jaso dauen laugarren saria da Chicagon lorturikoa, eta azken urtean 20 sari inguru jaso ditu honezkero; horreen artean dagoz Zinebi 2010 jaialdiko Euskal Zinemaren Sari Nagusia edo Irlandako Foyle Film Festival jaialdiko Animazinozko Film Labur Onenaren saria. Azken honi esker gainera, Birdboy filma Hollywoodeko Akademiak kontuan hartzea lortu dau.

Alberto Vazquezen Psiconautas komikian oinarritutako Birdboy film laburrak Chicagoko Nazinoarteko Zinema Jaialdian hartu dau parte Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz, eta urriaren 6tik 20ra egindako jaialdian, Animazinozko Film Labur Onenaren Silver Hugo saria jaso dau Pedro Riverok eta Alberto Vazquezek berak zuzendutako film laburrak. Amaia Gabantxo Chicagoko Unibersidadean euskara eta euskal kultura irakurlea eta Ignacio Olmos Chicagoko Cervantes Institutuko zuzendaria sari banaketan izan ziran.

Etxepare Euskal Institututik jakinarazo dabenez, Birdboy film laburrak Amerikako Estadu Batuetako (AEB) jaialdietan jaso dauen laugarren saria da Chicagon lorturikoa, eta azken urtean 20 sari inguru jaso ditu honezkero; horreen artean dagoz Zinebi 2010 jaialdiko Euskal Zinemaren Sari Nagusia edo Irlandako Foyle Film Festival jaialdiko Animazinozko Film Labur Onenaren saria. Azken honi esker gainera, Birdboy filma Hollywoodeko Akademiak kontuan hartzea lortu dau.

Mundu osoko 140 aukeraketetan lortu dau lekua, eta Annecyko (Frantzia) Animazino Jaialdi ospetsuan lehian izan ziran Espainiar Estaduko film labur bakarra izan zan. Birdboy lanaren eskubideak TVE, Canal+ eta ETB telebistek lortu ditue dagoeneko, eta Alemania, Frantzia eta AEBetako kate gehiagotara zabaltzeko aukerea be badago.

Orain gitxi, film labur honen zuzendariek esku artean daben azken proiektua aurkeztu barri dabe Segoviako 3D Animazino Azokan: Psiconautas komikiaren moldaketa osoa produzidu dabe, animazinozko luzemetraia osotuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu