Getxoko II. Euskara Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik
2011-10-20 18:43 Euskerea berbagaiDatorren zemendiaren 2ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Getxoko Euskara Saria-ren bigarren edizinorako hautagaiak aurkezteko epea. Helburua euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da.
Datorren zemendiaren 2ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Getxoko Euskara Saria-ren bigarren edizinorako hautagaiak aurkezteko epea. Helburua euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da. Saria emoteko kontuan hartuko dira proposatutako lan edo jarduerearen kalidadea eta esanahia, euskerearen normalkuntzan egindako ekarpena eta orain arteko ibilbidea.
Proposatu ahal izango diran hautagaiak banakoak, taldeak, alkarteak edo kolektiboak izan daitekez, beti be getxotarrak edo Getxon finkatutakoa bizitzaz nahiz jardunbidez badira.
Sarirako hautagaiak euskalgintzako alkarteek, euskaltegiek, ikastetxeek, banakoek edo Udal Euskera Zerbitzuak aurkeztu leikiez. Hautagaiak aurkezteko inprimakia www.getxo.net web gunetik deskargau eta a euskara.zerbitzua@getxo.net posta elektronikoaren helbidera bialdu behar da.
Epaimahaia Imanol Landa alkate getxotarrak, euskera zinegotziak, Getxoko Aholku Batzordeko 12 kideek eta Euskera Zerbitzuko teknikari batek osotuta egongo da.
Luis Artola artisauak sortutako oroigarria izango dan saria datorren zemendiaren 30ean, 20:00etan, Fadurako Areto Nagusian egingo dan ekitaldi publikoan emongo da.
Lehenengo edizinoaren irabazlea Laura Lapeyra izan zan. Saridunak Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Alkartean euskerearen erabilerearen alde azken hamarkadan egindako lanagaitik jaso eban saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!