Merinalde Eguna Abadiñon
2009-12-23 13:26Datorren abenduaren 27an, domekea, azken urteetako ohitureari jarraituz Merinalde Eguna ospatuko da Durangon. Egun horretan, Durangaldeko alkateek Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian 1875.eko abenduaren 27an egin eben azken batzarra gogoratzen dabu. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an foruak kendu zituen eta gure eskualdeko erakunde propioak desagertuarazo.
Tokiko 10 taldek parte hartuko dabe 2010eko Heineken Jazzaldian
2009-12-23 13:16 Musikea2010eko garagarrilean Donostian egingo daben 45. Heineken Jazzaldiak tokiko hamar talde sartuko ditu barriro egitarauan. Aukeraketa prozesuan parte hartu nahi daben taldeek urtarrilaren 25a baino lehen emon beharko dabe izena eta jaialdiak www.heinekenjazzaldia.com webgunean eskatutako materiala bialdu be.
The Filetones, Rise To Fall eta Meneo taldeek irabazi dabe Bilbo Hiria XXI. Pop-Rock Lehiaketea
2009-12-22 17:38 MusikeaBilbo Hiria Pop-rock Lehiaketaren 21. edizinorako on-line egindako inskripzinoak 2.000 baino gehiago izan ziran. Horreek guztiak Euskal Herriko, Estaduko eta Europako taldeak, lehiaketako hiru kategorietan parte hartzeko prest. Lehenengo aukeraketea eginda, 1019 banda onartu ziran lehiaketan jarraitzeko eta epaimahai profesionalak 48 talde aukeratu zituan.
Joaquín Achúcarro piano-jotzaileak kontzertua eskainiko dau Bilboko Arriaga Antzokian
2009-12-22 14:54 MusikeaMusikariak Chopinen, Rachmaninofen eta Ravelen piezak joko ditu gaur, abenduak 22. Achúcarrok Liverpooleko Nazinoarteko Lehiaketea irabazi eban 1959an eta ibilbide luzea izan dau ordutik. London Symphony Orchestreagaz egin eban debuta eta, ikuskizun haren harian, sari asko eskuratu zituan, Harriet Cohen saria eta Denporaldiko Debut Onenari Domina tartean.
Nire sofan egin zeinke lo (eta II)
2009-12-22 14:26 Bidaide'Couchsurfing'-aren ganeko erreportajearen bigarren zati honetan, bidaiatzeko modu barri honek ekar leikezan onurak eta trabak aztertuko doguz.
Berri Txarrak taldeak South by Southwest jaialdi estadubatuarrean parte hartuko dau.
2009-12-22 10:43 MusikeaJaialdi hori (Austin, Texas) Estadu Batuetako musika erakustokirik handienetakoa da eta urtero milaka zale eta musika arloko behargin batzen ditu. Jaialdia martiaren 17tik 21era bitartean izango da eta nafarrek Payola diskoa aurkeztuko dabe.
Txomin Peillenek jasoko dau aurtengo Manuel Lekuona saria
2009-12-21 17:33 sariak-autortzakSaria 1983tik Eusko Ikaskuntzak lan osoaren onarpen legez euskal kulturaren pertsonalidadeei emoten deutse. Sorkuntza literarioagaz batera, Txomin Peillenek zabalkunde lan garrantzitsua egin dau biologia, ideien historia eta linguistika arloetan.
Musika-talde hasibarriek Bilborocken joteko aukerea izango dabe
2009-12-21 14:35 MusikeaBilborock aretoak eszenatokia itxiko deutse abenduaren 22an eta 23an bertako entseguetarako gelak erabilten dituen musika taldeei, jentearen aurrean jo daien. Ekimen honen bidez, aukerea emon gura jake musika arloko trebeziak eta teknikak jentaurrean agertzeko eta, aldi berean, entseguetan sartutako orduei zeozelako urtenbidea emotea da asmoa.
The Uski´s eta Etxe taldeek kontzertua eskainiko dabe Bermeoko Kafe Antzokian
2009-12-21 13:40 MusikeaMusikari bizkaitarren emonaldia 2010eko maiatzaren 30ean Bermeon 'Marigoran Kikunbera' lelopean egingo dan Ibilaldiaren aldekoa da. Sarrerak salgai dagoz Bermeoko Batzokiaren azpian dagoan Ibilaldiaren dendan, 5 euroan. Kontzertua 22:00etan hasiko da.
Bilboko Guggenheim Museoaren lagunek museoa sakonago ezagutzeko aukerea izango dabe gaur
2009-12-21 11:58 kulturbizAurten be, Guggenheim Bilbao Museoak bere Lagunak konbidau ditu gaur, abenduaren 21ean, egingo dauen 'Ateak zabalik' egunera. Hainbat jarduera egingo dira egun osoan: lagunek Museoaren barrualdea ikusi ahal izango dabe eta erregistro, artapen, aire girotze eta mantentze arloek zelan lan egiten daben ezagutzeko aukerea be izango dabe.
Ibarretxe, euskal arrantzaleak eta Reala dagoz 2009ko Sabino Arana sariak jasoko dituenen artean
2009-12-21 11:09Juan Jose Ibarretxe, euskal arrantzaleak, Altuna y Uria Construcciones enpresa gipuzkoarra, Real Sociedad futbol taldea, Manuel Elkin Patarroyo doktorea eta malariaren kontrako txertoaren sortzailea eta Inma Shara orkestra-zuzendaria izango dira 2009ko Sabino Arana sariak jasoko dituenak. Sariak emoteko ekitaldia 2010eko urtarrilaren 31n egingo da, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian.
Karmele Jaio: 'idazlea bere inguruari adi egoteko gai izan behar da'
2009-12-21 11:01 BarriketanIdazlea
Malagako The Filetones eta Rise To Fall bilbotarrek irabazi dabe Bilbao Hiria XXI. Pop Rock lehiaketea
2009-12-18 14:20 MusikeaPop-rock arloan, No Aloha talde madrildarra geratu da lehiaketako bigarren postuan eta La Banda del Yuyu gironarrak izan dira hirugarrenak.
Metal arloan, barriz, Bilbo Hiria XXI. Lehiaketearen irabazlea Rise To Fall talde bizkaitarra izan da. Bigarren Akatu iruñearrak izan dira eta hirugarren postuan, Mendeku Itxua usurbildarrak geratu dira.
Oraindino be badago antzerkirako idazten dauenik
2009-12-18 13:08 KultureaOier Gillan gipuzkoarrak eta Santiago Ortega bilbotarrak irabazi dabe Teatro Laburreko Café Bar Bilbao saria
Hilabete honetan banatu dira Café Bilbao Sariak -antzerki-testuak saritzen dituenak-, 1.400 euro (euskerazkoa) eta 1.200 (gaztelaniazkoa) eurokoak. Oier Gillan (Donostia, 1975) eta Santiago Ortega (Bilbo, 1973) izan dira aurtengo irabazleak. Gidoiak www.bilbao-cafebar.com webgunean argitaratu dira.
Datorren urtean ez da munduko surf txapelketako probarik izango Mundakan
2009-12-18 11:05'Hamar urte daroaz Mundakak proba hau antolatzen baina arazo ugari egoten dira behar dan moduan egiteko. Hori dala eta, probea egiteko epeak beteteko arazo larriak sortzen dira Mundakan', adierazo dau antolakuntzeak ohar baten bitartez.
Rammstein talde alemaniarrak 2010eko Bilbao BBK Live jaialdian joko dau
2009-12-18 10:44 MusikeaTalde alemaniarrak BEC bete eban zemendiaren 14an eta 2010eko garagarrilean, barriz, Kobetamendin izango dira. Bestalde, bart jarri ditue salgai Bilbao BBK Liveko 3 egunetarako bonu bereziak: 95 euroan dagoz eskuragarri BBK sarean.
Bizkaiko Txistularien Alkarteak Gabonetako kontzertua eskainiko dau abenduaren 21ean Getxon
2009-12-18 09:31 MusikeaGabon-kantak eta herri-kanten moldaketak interpretautako ditu txistularien taldeak, beste musika tresna batzuez lagunduta. Algortako El Redentor eleizan egingo dan kontzerturako (19:00etan) sarrerea dobakoa izango da.
BAT Basque Team-eko kirolariak Umeen Gabonetako Parkean
2009-12-17 17:34Bertan izango dirala egiaztau daben kirolarien artean, Alberto Iñurrategi mendizalea, Efrén Vázquez pilotua, Jon García (taekwondoa) eta Maider Unda (burruka librea) burrukalariak, Irati Anda eskalatzailea, Patxi Peula eta Iñigo Vidondo patinatzaileak edota Aitor Oroza txirrindulari paralinpikoa nabarmen daitekez.
UEUk 'Kalkulu diferentziala eta integrala' aurkeztu dau zientzia ikasketetan erreferentzia dan liburua
2009-12-17 14:42'...Ez da oso ohikoa izaten 1.000 orrialde baino gehiagoko liburuak argitaratzea, eta are gitxiago itzulpen baten bigarren argitalpena egitea. Hortxe dago UEUren konpromisoa'.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...