The social network

Karolina Almagia 2010-10-29 11:18   Zinema kritikak

Gauza asko esan dira film honi buruz eta ia danak onak. Osterantzean, kritika zein ikuslegoa hainbeste liluratu dauen filmak nahiko indiferente itxi nau ni. Ez dot ukatuko, ondo zuzenduta eta interpretauta dago, gidoiagaz be asmau dabe. Zer falta jako, orduan? Pelikulea ez da txarto abiatzen, nahiz eta lehenengo alkarrizketak apur bat literarioak izan...

- Karteldegian: La red social.
- Zuzendaria: David Fincher.
- Aktoreak: Jesse Eisenberg, Andrew Garfield, Justin Timberlake, Armie Hammer, Divya Narendra.
- Gidoia: Aaron Sorkin, Ben Mezrich-en Multimillonarios por accidente liburuan oinarrituta.
- Produkzinoa: Dana Brunetti, Ceán Chaffin, Michael De Luca eta Scott Rudin.
- Musika: Trent Reznor eta Atticus Ross.
- Argazkia: Jeff Cronenweth.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 122 minutu.
- Generoa: Drama

Facebook Interneteko iraultza txiki bat da; egunero miloeka lagunek erabilten dabe eta sare sozial hau asmau eban gaztea aberastu egin da. Hori guztia denpora tarte laburrean pasau da. Informatikako ikasle nerabe batzuk unibersidadean erabilteko (batez be, ligetako) norberaren arpegiaren argazkia daroan sare bat sortu eta.... urte batzuk geroago, fenomeno baten aurrean gagoz. Baegoan kontetako moduko istorio bat, beraz. Eta horixe egin dau David Fincher-ek, beti be Ben Mezrich-en Multimillonarios por accidente liburuan kontautakoak oinarri dituala.

Gauza asko esan dira film honi buruz eta ia danak onak. Osterantzean, kritika zein ikuslegoa hainbeste liluratu dauen filmak nahiko indiferente itxi nau ni. Ez dot ukatuko, ondo zuzenduta eta interpretauta dago, gidoiagaz be asmau dabe. Zer falta jako, orduan? Pelikulea ez da txarto abiatzen, nahiz eta lehenengo alkarrizketak apur bat literarioak izan. Hasieran, zelakoa izan zan Facebook-en sorrerea azaltzen jaku eta pertsonaia nagusiak anekdotak tarteko dirala ezagutzera emoten dira. Geroago, negozio munduan emoten diran burrukak, zeloak eta zangotrabak agertzen dira. Eta hor amaitzen da interesa, nire ustez. Izan be, pelikula honen protagonistak ez balira famatuak, ez balira haragi eta hazurrezkoak... zelako interesa eukiko leuke filma honek? Arrakastearen giltza ez ete dago, neurri handi batean, morboan?

Kontuak kontu, Mark Zuckerberg-i buruz egiten dauen erretratoa, filmaren gauzarik onena da. Ez dakit benetan holan izango dan ala ez; hori ezagutzen dabenek esan leikie. Pantailan, kontraesanez betetako persona legez agertzen da: maitasun faltea dauena, bakartia, oso azkarra, baina aldi berean manipuletako erraza, diruari indiferentzia deukotsona... Azken finean bere burua gitxi maite eta gitxiesten dauen gazte baten erretratua.

Beste alde batetik, musikeak eta ondo asmautako montajeak bizia emoten deutsie pelikuleari; horri esker ez gara aspertzen, baina ez da ikuslea hunkitzeko kapaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu