Leioako XXXI. Eskulangintza eta Gastronomia Azokea izango da asteburuan
2010-11-03 13:41 KultureaBertan, Euskal Herriko eskulangintza mueta guztien erakusketa eta tailerrak izango dira ikusgai. Danetara, 27 erakustoki desbardin izango dira artisauen lanak ikusteko edo erosteko, eta danak kalidadeko ziurtagiriagaz.
Leioako Eskulangintza eta Gastronomia Azokearen 31. edizinoa egingo da barikutik domekara (zemendiak 5-7) bitartean herri bizkaitarreko Boulevardean. Bertan, Euskal Herriko eskulangintza mueta guztien erakusketa eta tailerrak izango dira ikusgai. Danetara, 27 erakustoki desbardin izango dira artisauen lanak ikusteko edo erosteko, eta danak kalidadeko ziurtagiriagaz.
Erakusketeaz gan, hiru tailer antolatuko dira artisauen lana hurretik ezagutzeko. Ikastaro horreetan, egurra eta burdina lantzen irakatsiko dabe.
Azokearen ordutegia 17:00etatik 21:00etara arte izango da barikuan; zapatuan zein domekan, barriz, azokea bisitetako ordutegia 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara artekoa izango da.
Eskulanez gan, gastronomia be protagonista izango da datorren asteburuan Leioan, baserrietako produkturik gozoenak jateko aukerea izango baita. Ordutegia 19:00etatik 20:00etara arte izango da zapatuan, eta 12:00etatik 14:00etara domekan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!