Rolan Barthes idazlearen berbak hartu ditu abiapuntu Bidegainek bere sarrera-berbaldian

Bizkaie! 2010-11-02 10:50   Euskerea berbagai

Jean-René Etchegaray alkateordeak emon deutse ondoetorria bertaratutakoei eta, ondoren, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu dau berbea. Gero, Patxi Uribarren eta Jean Haritschelhar euskaltzainek lagunduta, batzar aretoan sartu da Xarles Videgain 'Baionan' izenburuko sarrera-berbaldia irakurteko. Erantzuna Beñat Oihartzabal euskaltzainak emon deutso, 'Bokal koloratuei jarraikiz' berbaldiagaz.

Asteburuan egin da Xarles Bidegain euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia, Baionako Antzokian. Bidegain 2009ko martiaren 26an izentau eban euskaltzain oso Euskaltzaindiak.

Jean-René Etchegaray alkateordeak emon deutse ondoetorria bertaratutakoei eta, ondoren, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu dau berbea. Gero, Patxi Uribarren eta Jean Haritschelhar euskaltzainek lagunduta, batzar aretoan sartu da Xarles Videgain 'Baionan' izenburuko sarrera-berbaldia irakurteko. Erantzuna Beñat Oihartzabal euskaltzainak emon deutso, 'Bokal koloratuei jarraikiz' berbaldiagaz.

Rolan Barthes idazlearen berbak hartu ditu abiapuntu Bidegainek berbaldia hasteko. 'Barthesen arabera, Baiona perfeita da, irekia, zabala eta, ber denboran, hertsia eta zerratua'. Baionako harresiak eta jauregia alde batetik, ibaiak eta itsasoa beste aldetik. 'Anitzetan pentsatzen egon naiz horrelako Baiona batean sortu naizen honek ez zuela batere menturarik euskaldun izateko eta euskarazko proiektu zientifikoetan partaide izateko'.

Ikasketen bideak etxalde eta baserrietara bialdu eban Bidegain, berbak zein esapideak batzera. Paueko Unibersidadearen adarra dan Baionako fakultadean euskal ikasketak bultzatu zituan, beste hainbat euskaltzalegaz batera. Ibilbide luzea jorratu dau Bidegainek berbaldian, Atlasa gogoan hartu dau, maitasun berbakaz azalduta eta lagun, euskaltzain, lankide eta literaturako izen handien aitamena eginda. Eta ez ditu ahaztu, ezta, Zuberoan, Nafarroa Beherean zein Lapurdin edo Bizkaian bidelagun izandakoak.

Beñat Oihartzabal: 'Bokal koloratuei jarraikiz'

Xarles Videgainen ibilbide pertsonal zein profesionalaren egin dau berba da Beñat Oihartzabalek erantzunean. Rimbaud poetearen Bokalak olerkia atxakia moduan hartuta, bokal bakoitza Bidegainen bizitza markatu dituan pertsona eta lekuakaz erlazionau dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu