Bilbaopoesia arrakasta handiz amaitu da aurten

Bizkaie! 2010-10-29 11:48   jardunaldiak

Bilbaopoesiak amaierea emon deutso XI. edizinoari upealako arrakasteagaz, izan be, ikus-entzuleek behin baino gehiagotan bete dabe Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen literatur ziklo osoaren erdigunea.

Bilbaopoesiak amaierea emon deutso XI. edizinoari upealako arrakasteagaz, izan be, ikus-entzuleek behin baino gehiagotan bete dabe Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen literatur ziklo osoaren erdigunea.

Urriaren 14tik 24ra egindako poesia topaketetan, berrogeita hamar idazle, poeta, rapsoda, musikari eta artista inguruk hartu dabe parte, eta horreen artean egon dira Juan Carlos Mestre, Poesia Sari Nazionala 2009, Andrés Neuman, Kritikaren Saria 2010 eta Kirmen Uribe, Narratiba Sari Nazionala 2009. Horreekaz batera gure uriko poetek be hartu dabe parte, joan dan astean Euskadi Literatura Saria irabazi dauen José Fernández de la Sotak eta Pablo González de Langarikak, besteak beste. Ez doguz ahaztu behar gorako bidean dagozan poeta gazteak, Izaskun Gracia Kintana, Isabel Cadenas Cañón, Elena Medel kordobatarra edo Hasier Larretxea eta Ángel Erro poeta nafarrak, beste batzuen artean.

Gabriel Arestiri eta Blas de Oterori eskainitako jardunaldiez gan, Bilbaopoesiaren XI. edizinoak omenaldia eskaini deutse Miguel Hernández poeteari, bere jaiotzearen mendeurrenean, baita 27ko belaunaldi osoari. Omenaldi horrek jarraipena izango dau bihar, zapatua, urriak 30, arratsaldeko 20:00etan, Campos Elíseos Antzokian eskainiko dan Versos Presos-Para la Libertad poesia ikuskizunagaz.

Bilbaopoesiaren barruan, Umeen VIII. Poesia Lehiaketearen sariak be banatu dira. Protagonista nagusiak Artxandape ikastola eta Berrio-Otxoa ikastetxea izan dira, euskeraz aurkeztutako lanen kopuruagaitik eta kalidadegaitik, eta gaztelaniazko modalidadean erakutsi izan dauen inplikazinoagaitik eta parte-hartzeagaitik, hurranez hurran.

Bilbaopoesiak Basurtuko Ospitaleko San Pelayo pabilioian ingresauta dagozan umeei be eroan deutsee poesia eta musikea. Holan, urriaren 23an, Juan Kruz Igerabide idazle gipuzkoarrak poesia eta musika errezitaldia eskaini eban, Tiziana Tagliani musikariak arpeagaz lagunduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu