Sareko lana ardatz Lekeitioko Itsas-Arrantza Ondarearen Jardueren hirugarren ekitaldian

Bizkaie! 2010-06-16 14:25   jardunaldiak

Aurtengo jardunaldiek aparteko garrantzia emongo deutsie itsasoagaz zerikusia daben eragile desbardinen artean sarean egindako lanaren etekinei, baita, lankidetza honen bitartez itsas ondarearen inguruko proiektuen garapenari be. Dobakoak diran jardunaldiak, bagilaren 17an izango dira Lekeitioko Kultur Etxean eta Jon Arrate, Basquetour-eko Lehiakortasun Teknikariak moderauko ditu.

Bost artistak musikearen gaitasun gogorarazleak islatzen ditue ‘Love me tender’ erakusketan

Bizkaie! 2010-06-16 12:07   Kulturea

UPV/EHUko eta Vigoko unibersidadetako irakasleek parte hartzen dabe proiektuan

Laurita Siles, Zuhar Iruretagoiena, Rosa Parma, Sahatsa Jauregi eta Noelia Gallardo artisten lanak eskainiko ditue, musikearen gaitasun gogorarazlea abiapuntu hartuta. Lanok doktoregoko ikerketen testuinguruan sortu ditue.

Bai Euskarari Ziurtagiria enpresa, merkataritza eta alkarteetan bultzatzeko hitzarmena sinatu dabe Gernika-Lumon

Bizkaie! 2010-06-15 17:54   Euskerea berbagai

Gernika-Lumoko Udalak (Bizkaia) eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak 2010eko hitzarmena sinatu dabe, Bai Euskarari Ziurtagiria herriko enpresetan, merkataritzan eta alkarteetan bultzatzeko asmoagaz eta horrek ekarriko dauen gastua onartuz.

Bilboko Artelan Berreginen Museoak 'Faktoria Michelangelo' erakusketea eskainiko dau 2011ko urtarrilera arte

Bizkaie! 2010-06-15 15:34   Kulturea

Bagilaren 17an inaugurauko dabe

Bilboko Artelan Berreginen Museoak 2011ko urtarrilera arte izango dau ikusgai Michelangelo Buonarrotiri buruzko 'Faktoria Michelangelo' aldi baterako erakusketea. Ganera, aurkezpena dala eta, Bilboko Metroaren Zazpi Kaleetako geltokian 'Verrocchioren David' lana egongo da ikusgai egun osoan.

Ara Malikian biolin-jole armeniarrak zabalduko ditu Bilbao Arte eta Kultura ikastaroak

Bizkaie! 2010-06-15 15:31   jardunaldiak

XI. Bilbao Arte eta Kultura (BAK) ikastaroak bagilaren 21tik garagarrilaren 20ra bitartean izango dira

Ara Malikian jatorri armeniarreko biolin-jolearen eskutik emongo deutsie hasierea Euskal Herriko Unibersidadearen Bilbao Arte eta Kultura (BAK) udako ikastaroei, gaur, hilak 15, arratsaldeko 19:30ean Guggenheim Bilbao Museoan egingo dan ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

David Bravok irabazi dau Bilboko Injinerutza Goi Eskola teknikoko karrera amaierako proiektu onenaren Indarsun Saria

Bizkaie! 2010-06-15 12:36

David Bravo, Injinerutza Industrialean espezializautako lizentziatuak sinatutako lan honek, tamainu ertain—handia daben hiru ibilgailu desbardin diseineteaz gan, edozein motako ibilgailuetan ikerketa aerodinamikoa egiteko metodologia garatu dau.

Artea Ikasbide Bilbon

Bizkaie! 2010-06-15 12:09   Kulturea

Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi ikastetxetako 6 eta 12 urte arteko 184 artistak artelan originalak eta sortzaileak sortu, eta Bilboko Guggenheim Museoko 103B aretoan jarriko ditue erakusgai bagilaren 15etik abuztuaren 22ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxo Sea Week, itsasoaren sekretuak deskubriduteko 7 egun

Bizkaie! 2010-06-15 11:01

Getxoko Udalak antolatutako Getxo Sea Week itsas asteak 25 jarduera baino gehiago izango dituan egitarau zabala eskainiko dau datorren astean, bagilaren 21tik 27ra.

Eztegua 2010 Durangon

Bizkaie! 2010-06-14 18:09

Laster da. Badator. Bagilaren 20an izango da egun handia. Durangoko Euskal Astearen azken ekitaldia, Eztegua 2010, domeka eguerdian hasiko da; ordu horretan abiatuko da desfilea Merkatu-plaza ostean eta, Kurutziaga, Musiko Altuna, Landako Etorbidea, Madalena, Ermodo, Ezkurdi, eta Andra Marin zehar ibiliko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Idi Bihotz taldearen agurra

Bizkaie! 2010-06-14 15:38   Musikea

Hamalau urtez heavy metala euskeraz landu eta zabaldu ostean, Idi Bihotz talde bilbotarrak agur esatea erabagi dau. Danetara, 54 kantu, estudioko 5 disko, zuzeneko CD eta DVDa, VHS home bideoa, ehundaka kontzertu eta ilusino handiz betetako ordu piloa.

Badator II. Ikasart, Unibersidadeko Arte Erakusketea

Bizkaie! 2010-06-14 12:28   Kulturea

UPV/EHUk eta Enkarturrek antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako topaketeak Estaduko eta atzerriko Arte Ederren hogei fakultadetan egiten dan artea batuko dau bagilaren 17tik 20ra bitartean.

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala hilaren 19an jokatuko da Agurainen

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-06-14 12:06   Bertsolaritzea

Gustura entzun nituan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lau saioak. Lehenengo hiruretan -finalaurrekoak-, hainbeste ume irazkitik pasetea ez da fazila, baina epaile-taldekoak ahalegindu ginan behar hori albait ondoen betetan. Finalean gehien harritu gintuena gaztetxoen-taldea (14 urtera artekoak) izan zan. Gero eta maila handiago dakarre txikerretatik. 18 urtera artekoak be sano ondo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jone Uria Uribe Kostako txapeldun

Bizkaie! 2010-06-14 11:20   Bertsolaritzea

Joandako zapatuan, 100 lagun inguru batu ziran Getxon, Algortako Villamonte kultur etxean Uribe-Kostako lehenengo txapelketako finalaren harira eta Jone Uriak jantzi eban txapela, Trino Azkoitia Algortako Bertsolari Eskolako lehendakariaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabier Enbeita Busturialdeko txapeldun

Bizkaie! 2010-06-14 11:19   Bertsolaritzea

Enbeitagaz batera, Jon Arano, Aitor Beitia, Ander Elortegi, Iker Belaustegi eta Julen Erezuma izan ziran taula ganean. Buruz burukoa Ander Elortegigaz jokatu eban Enbeitak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Jaurlaritzaren hizkuntz politikea salatzeko manifestazinoa deitu dabe 100 bat eragileek

Bizkaie! 2010-06-11 15:55   Euskerea berbagai

Euskal Herriak behar dauen hizkuntzearen alde agiria sinatu dabe 100 bat eragilek Ipar eta Hego Euskal Herrian, euskereak bizi dauen egoerea salatuz. Era berean, Jaurlaritzaren hizkuntz politikea salatzeko manifestazinoa deitu dabe eragileek Donostian, bagilaren 26rako

Urriaren 27an Sting-ek Barakaldon emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz

Bizkaie! 2010-06-11 15:46   Musikea

'Symphonity' izeneko bira barria asteon hasi dau The Police taldeko lider izandakoak Vancouverren (Kanada) eta kritika bikainak izan ditu lehen saioak. Udan Ipar Amerika osoa zeharkatuko dau bere abesti ezagunak orkestra sinfonikorako egokituta taularatzeko. Udagoienean, Europa aldean ibiliko da, Barakaldon (BEC), Bartzelonan (urriak 30) eta Madrilen (urriak 30).

400 lagunek hamabi ordutan irakurriko dabe 'Haur besoetakoa' Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2010-06-11 15:12   kulturbiz

Datorren eguaztenean, hilaren 16an, Jon Mirande idazlearen 'Haur besoetakoa' nobela osoaren etenik bako irakurraldia egingo da Arriaga Antzokiko Foyer aretoan goizeko 08:00etan hasita. Danetara, 400 lagunek parte hartuko dabe Bilbo Zaharra euskaltegiak urtero antolatzen dauen ekimen honetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Berbaditza Txapelketea' antolatu dau bagilaren 17rako Bilboko AEK-k

Bizkaie! 2010-06-11 12:25   Euskerea berbagai

Bilborock aretoan egingo dan lehiaketearen helburuetako bat euskerearen praktika euskaltegietatik ataratea da, eta ikasgune desbardinetan dabizan ikasleak alkar ezagutzea. Bestalde, euskal fonetika eta ortografia lantzeko aukera parebakoa izango dabe ikasleek.

Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketan be Aupa Athletic! Aupa Jabi eta Fernando!

Angel Dominguez 2010-06-11 12:20   Begi betegarri

Gaztelania inposatzen daben 500 xedapen

Erramun Osa 2010-06-11 11:37   Euskerea berbagai

Franko hil osteko demokrazia-aldian, 2009ko abenduaren hogeita hirua arte, askotan isilpean eta etenik barik, 500 Agindu, Errege Dekretu, eta abar jarri dira indarrean Espainian jardun-eremu desbardinetan, gaztelaniaren presentzia ez eze, haren erabilerea be ziurtatzeko, behartzeko.