Basque Ecodesign Centre barrikuntza gunea aurkeztu dabe Bilbon
2011-11-10 17:21Eusko Jaurlaritzeak eta EAEko enpresa batzuk Basque Ecodesign Centre barrikuntza gunea osotu dabe. Ekimenaren helburua EAE ekodiseinuaren arloan eskualde aurreratua eta Europako Batzordeko erreferente bihurtzea da. Enpresotako ordezkariek Bilbon aurkeztu dabe proiektua, Ihobe sozietate publikoagaz batera.

Eusko Jaurlaritzeak eta EAEko enpresa batzuk Basque Ecodesign Centre barrikuntza gunea osotu dabe. Ekimenaren helburua EAE ekodiseinuaren arloan eskualde aurreratua eta Europako Batzordeko erreferente bihurtzea da. Horregaz batera, euskal enpresen lehiakortasuna indartu gura dabe, ekodiseinuaren munduan puntako ezagutzea aplikatuz. Basque Ecodesign Center ekodiseinuaren barrikuntza-gunea Europako hegoaldeko ezaugarri horretako lehenengoa da.
CIE Automotive, Fagor, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal eta Vicinay Cadenas enpresek osotzen dabe ekimena, Eusko Jaurlaritzeagaz batera. Enpresotako ordezkariek Bilbon aurkeztu dabe proiektua, Ihobe sozietate publikoagaz batera. Ekitaldian, Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburua izan da. Gunearen aurkezpena Ecodesign Meeting 2011 biltzarrarenbarruan egin dabe.
Aurkezpenean Unzaluk azaldu dauenez, barrikuntza-gunearen eraketa euskal enpresek, Eusko Jaurlaritzaren babesagaz ekodiseinuaren arloan hamarkada batez egin daben lanaren emoitzea da, eta euren lehiakortasuna indartzea eta produktuaren bizitza-ziklo osoan ekobarrikuntza sustatzea dau helburu. Basque Ecodesign Center erabakigarria izango da EAE ekodiseinuaren arloan erreferente izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!